Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak Ezagutza Gizartean Zabaltzeko Egitasmoa aurkeztu du

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek Ezagutza Gizartean Zabaltzeko Egitasmoa aurkeztu du gaur Donostian, kultura zientifikoa sendotzea eta zientziaren eta euskal gizartearen arteko harremana hobetzea helburu duen ekimen estrategikoa. Aurkezpena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileei eta ezagutzaren zabalkundean diharduten beste euskal eragileei zuzenduta egon da, eta bertan zientziarentzat ikusgarritasun eta prestigio sozial handiagoa izatearen garrantzia nabarmendu da.

Pérez Iglesiasek azpimarratu du beharrezkoa dela zientzia gizarte osoaren eskura dagoen ondasun publiko gisa sustatzea, eztabaida publikoetan eta prozesu demokratikoetan parte-hartze kritikoa indartzeko.

Egitasmoaren helburuak

Sailburuak nabarmendu du proiektu honen helburu nagusia zientzia espazio publikoan kokatzea dela, eta honako helburu espezifiko hauek zehaztu ditu:

  1. Kultura zientifikoa handitzea, eta kulturaren arlokoak diren eta gizarte-inpaktua duten zientzia-gaiak gizarteari hurbiltzea.
  2. Gizarteak ezagutza sortzeko eta hedatzeko prozesuetan parte hartzea bultzatzea.
  3. Euskararen erabilera handiagoa bultzatzea ezagutza gizartean zabaltzeko egiten diren jardueretan.
  4. Gai zientifikoen hedapen inklusiboa sustatzea, eta ezagutza eskuratzeko eta gozatzeko gizarte-arrakalak murriztea.

Legegintzaldi honetan, helburu guzti horiek lortzeko lau eremuri dagozkien jarduerak bultzatuko ditu sailak: arau-esparrua garatzea; eragileen gaitasunak indartzea; lankidetza bultzatzea; eta ekimen berriak gauzatzea. Gaur aurkeztutako ekintzen artean bi nabarmentzen dira: Jakindari aliantza eta Zientziaklik webgunea.

Jakindari

Jakindari Kultura Zientifikoaren aldeko erakundeen Aliantza gisa aurkeztu da. Aliantza horren helburu nagusia da erakundeek gure lurraldeko toki guztietara ezagutza zientifikoa hurbiltzeko egiten dituzten ahaleginak batzea, baterako jarduerak eta jardunbide egokien trukea sustatuz. Aliantzako kideentzat, sailburuak adierazi duen bezala, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak topaketak antolatuko ditu urtero, gizarte-zabalkundeko proiektuak garatzeko laguntzak eskainiko ditu eta aliantzako kideen lanik onenak sarituko ditu.

Zientziaklik

Zientziaklik aliantzako erakundeen dibulgazio-jardueren eskaintza integratuko duen plataforma digitalak ere paper garrantzitsua izan du gaurko ekitaldian. Sailak azaldu duenez, Zientziaklik-en bidez, herritarrek erraz ikusiko dute ekitaldi eta jarduera zientifikoen eskaintza, eta, aldi berean, eragileen arteko lankidetza sustatuko da.

Zientzia eta Gizartea

Aurkezpenean, proiektu honek jasotzen dituen beste ekintza batzuei buruz ere hitz egin da, horietako batzuk Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen gaitasunak indartzeko diseinatuak izan direnak. Adibide gisa, laguntza eta orientazioa eskainiko zaie ezagutza zabaltzeko lanetan. Halaber, gizarte-komunikazioko kanpainak egingo dira, eta jaialdiak edo azokak sustatuko dira, espazio publikoan zientziak leku nabarmena izan dezan bermatzeko. Azpimarratu behar da ekintza horiek berebiziko garrantzia dutela zientzia gizarteari zabaltzeko orduan; jakin-mina piztu dezakete, ezagutzarekiko interesa areagotu, alfabetatze zientifikoa hobetu eta informatutako erabakiak hartzea sustatu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0320 Bi atxilotu Bilbon, etxebizitzan indarra erabiliz lapurtzeagatik

Ertzaintzak 33 eta 35 urteko bi gizon atxilotu zituen atzo arratsaldean, Bilboko Ametzola auzoko etxebizitza…

2 horas hace

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

20 horas hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

1 día hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

1 día hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

1 día hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

1 día hace