Categorías: albisteak-berriak

La Encartada Moda 2025 edizioak irudi berria eta modaren munduko hogei firma eta profesional baino gehiago dakar

La Encartada Modaren hamaikagarren edizioan, beste irudi eta programazio bat eskainiko digute, modako ekitaldi horretan diseinua, berrikuntza, tradizioa eta jasangarritasuna izango baitira ardatz. Balmasedako La Encartada Fabrika – Museoak eskaintzen digun leku paregabean, ekainaren 14an, moda eta industria-ondarea fusionatuko dira berriro.

Gaur goizean, Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatu Leixuri Arrizabalagak, ekitaldiaren zuzendari Alberto Sinpatronek, eta Basque BioDesign Centerreko ordezkari María Pastor Corralesek aurkeztu dute zer programazio izango duen urteko moda-ekitaldi horrek, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Alberto Sinpatronen zuzendaritzapean eta Basque Biodesign Center-en laguntzarekin.

Leixuri Arrizabalagak azaldu duenez, «La Encartada Moda espazio paregabea da diseinuko profesionalek, bertakoek zein nazioartekoek, euren talentua erakutsi, idea barriak aztertu eta modaren sektorean bidea egiteko.» Gainera, edizio berri honetan estreinatuko den ekitaldiaren irudi berria aurkeztu du diputatuak, «moda, artea, berrikuntza eta jasangarritasuna uztartzen dituen programa anitza» hartuko duena.

Oraingo honetan, La Encartada Modan, tokiko eta nazioarteko 25 diseinu-firma eta -profesionalen lanak erakutsiko dituzte. Desfileak, erakustaretoak, tailerrak, eskola magistralak, mahai-inguruak, hitzaldiak eta instalazio artistikoak, horiek guztiak dira askotariko programazio baten ardatza, eta horiek guztioriek bihurtzen dute topagune La Encartada Moda, hau da, diziplinen, belaunaldien eta modaren etorkizuneko ikuspegien topagune.

10:00etatik 22:30era, bertaratuek La Encartada Fabrika – Museoaren inguruneaz gozatu ahal izango dute, egun osoan zeharreko musikaldietan, jaki-autoetan, eta modari lotutako jardueretan.

La Encartada Moda talentu biltzailea da; izan ere, modaren esparruan sortzen den talentua eta talentu kontsolidatua elkartzen ditu. Gainera, moda-ekitaldi paregabea da La Encartada Fabrika – Museoa ospakizunerako leku berezia delako. Ehun-fabrika zahar horrek ia osorik kontserbatzen ditu jatorrizko makinak eta hornidura mekaniko guztia; hori dela eta, Europa osoko eta, seguruenik, mundu osoko industria-ondareko elementurik berezienetako bat da. Museora joatea XIX. mendeko fabrika zahar batean murgiltzea da, garai hartako azken puntako makinak dauzka eta.

Aurtengo edizioan, izen handiko diseinatzaileak daude, adibidez, Maison Mesa, JNORIG, Jaione Anzola, H05, Andoni Beitia, Mistress, Desbocado Studio eta Who ‘s Nia Studio. Egunean zehar, zenbait desfile egingo dituzte euren diseinuak erakusteko. Gainera, Jeremy Sebaounek eta Elie Saadak -Rick Owensekiko lankidetzan aritzeagatik nazioartean ospetsua den Frantziako Paradoxe Paris enpresa ezagunaren sortzaileek- denim artistikoan espezializatutako tailer bat emango dute, bai eta euren ibilbide eta ikuspegi sortzaileari buruzko hitzaldi bat ere. Euskal diseinatzaile ezagun María Clé Lealek ere parte hartuko du, Mercedes Benz Fashion Talent Award eta By Ecoembes Laborategiaren errekonozimendua bezalako sarien irabazlea da bera, eta moda zirkularraren esperientzia partekatuko du eskola magistral batean.

Ekitaldiaren erdigunean, jasangarritasuna eta esperimentazio artistikoa daude berriz ere, suprabirziklatzea, generorik gabeko diseinua, material bioteknologikoak eta artisautza-prozesuak aztertzen dituzten proiektuak, alegia. Erakustaretoetan, Valeria Irisarri, Pink Parma, Abaunza & Co Serigrafia, Ane Takitto, Hostoa Aritz Gainean, H05, Voltaire Lab, Ganboa edo The Goood People markak ikusiko ditugu, eta, instalazio artistikoek, berriz, fabrika zaharra ehun-galeria bizidun bihurtuko dute, Asier Quintanaren, Curious Orangeren eta Paradoxe Paris beraren obrei esker.

Mahai-inguru bat ere egingo da gai honi buruz: Modaren inpaktua murrizteko prozesuak. Moda teknologikoaren etorkizuna. Eta horretan parte hartuko duten hiru adituk beren berrikuntzen berri emango digute: Begoña García (Jeanologia) ingeniaria da, ehun-jasangarritasunean aditua, eta ekoizpenaren ingurumen-inpaktua neurtzeko EIM estandarraren sortzailea. Francisco Kuhar (Innomy): mikelioan espezializatutako ikertzailea da Cordobako Unibertsitate Nazionalean (Argentina), eta BIC Bizkaian mikelio bidezko materialak garatzeko egiten den proiektuetako bat zuzentzen du. GAIKER euskal zentro teknologikoan, ikertzen dute nola erabili polimeroak biooinarritutako ehunetan, eta irtenbide berritzaileak zabaltzen dituzte material aurreratuetan eta ekonomia zirkularrean.

Ekitaldia amaitzeko, Curious Orangeren «Angeli Perduti» performancea izango dugu. Proposamen eszeniko horretan, moda, musika eta mugimenduan dagoen gorputza uztartuko dira, eta burura ekarriko digute janzteko eta existitzeko modu berriak eskatzen dituen aro bateko azken dantza poetiko bat.

Desfileetara, tailerrera, eskola magistralera, hitzaldira eta mahai-ingurura joateko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, www.laencartadamoda.eus webgunean. Jarduerak doakoak dira, bi hauek izan ezik: Paradoxe Parisek emandako tailerra (20 €) eta María Cléren eskola magistrala (10 €).

2025eko La Encartada Modaren programazioa

10:00 a 22:30 Instalaciones artísticas y dj-s.

10:00-13: 00 Paradoxe Paris tailerra

12:00-22:00 Showroom

12:00 -13:00 María Cle masterclassa

13:00-14: 00 Desfileak (Desbocado Studio, Who ‘s Nia Studio, Mistress, HO5)

14:00-14:30 Performance Tripak

16:30-17:30 Paradoxe Paris hitzaldia

17:30-18:30 Mahai-ingurua (Modan eragina murrizteko prozesuak. Jeanologia Begoña Garcia, Gaiker berrikuntzaren euskal sarea, Francisco Kuhar de Inmomy).

19:00-21:00 Desfileak (Jnorig, Andoni Beitia, Jaione Anzola, Maison Mesa)

21:00-21:30 Performance Curious Orange

21:30-22:30 Cintia Lund abeslari eta konpositorearen eta bere dj setaren emanaldia

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Basaurin bikote bat atxilotu dute gizarte-laguntzak iruzurrez kobratzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat, biak 29 urtekoak, atxilotu zituen asteartean Basaurin, 2022ko azarotik…

13 horas hace

Gipuzkoa desarrolla medidas activas de conservación del desmán ibérico, en peligro de extinción

Desde el pasado mes de mayo el desmán ibérico se encuentra en el Catálogo estatal…

16 horas hace

KNEECAP se suma a Bilbao BBK Live

Rap militante en gaélico desde Irlanda del Norte: KNEECAP alza la voz contra el genocidio…

16 horas hace

Salud propone ampliar al 100% el consenso sobre colaboración público-privada para garantizar el fortalecimiento del sistema público

El consejero de Salud del Gobierno Vasco, Alberto Martínez, ha presentado a los agentes de…

16 horas hace

Claudia Florentino se incorpora a la Real Sociedad

La jugadora Claudia Florentino, de 27 años y proveniente del Valencia CF, ha firmado un…

16 horas hace

La tasa de reciclaje en las playas donostiarras llega al 55%

En 2024 la tasa de reciclaje en las playas de la capital guipuzcoana alcanzó un…

16 horas hace