Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat, biak 29 urtekoak, atxilotu zituen asteartean Basaurin, 2022ko azarotik 2024ko uztailera bitartean emakumeak gizarte-laguntzak, guztira 22.000 eurotik gora, legez kanpo kobratzea leporatuta, bere bizilekuari eta egoera pertsonal eta ekonomikoari buruz datu faltsuak emanez. Beste hiru pertsonari eginbideak ireki dizkiete, ikertu gisa, iruzurrean laguntzeagatik.
Joan den martxoan, Lanbideren txosten bat jaso ondoren, Ibaizabalgo Ertzain-etxean ikerketa bat jarri zuten abian, emakume bat gizarte-laguntzak legez kanpo kobratzen ari zelakoan. Organismo horretan uste zuten pertsona horrek erantzukizun penala izan zezakeela, DBE eta EGPO laguntzak emateko espedientea izapidetzean hautemandakoaren arabera. Susmagarria 2022ko azarotik 2024ko uztailera bitartean aritu zen gizarte-laguntzak kobratzen, guztira 22.000 eurotik gora, antza denez modu irregularrean lortuta.
Ondorengo hilabeteetan egindako ikerketari esker jakin ahal izan zutenez, bere bizilekuari eta egoera pertsonal eta ekonomikoari buruz emandako informazioa ez zetorren bat errealitatearekin. Egiaztatu ahal izan zenez, emakumea ustezko bikotekidearekin bizi zen etxe batean, eta laguntzak izapidetzeko prozesuan zehar hainbat helbide faltsu eman zituen (jakin ahal izan denez, inoiz ez da helbide horietan bizi) beste agiri faltsu batzuekin batera.
Horren aurrean, eta beharrezko frogaketak egin ondoren, astearte goizean atxilotu zuten bikotea Basaurin, iruzur-delitua leporatuta, eta iruzurrean lagundu zieten beste hiru pertsonari eginbideak ireki dizkiete ikertu gisa.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…