Categorías: albisteak-berriak

Ana Telleria: “Eusko Jaurlaritzak erakutsi du posible dela auzo kalteberak berroneratzea ikuspegi integral eta justu batetik”

Ana Telleria Eusko Jaurlaritzako Auzoak Berroneratzeko eta Hiri Agendako zuzendariak “Klimaren ikuspegitik justuak diren hirietarantz aurrera egiten: inklusioz etxebizitza-parkea deskarbonizatzen” mahai-inguruan parte hartu du, ekainaren 4tik 6ra bitartean Dublinen egin diren International Social Housing Festival 2025en esparruan.

Telleriak bere hitzaldian azpimarratu duenez, “erakutsi dugu posible dela auzo kalteberak berroneratzea ikuspegi integral eta justu batetik”, eta nazioarteko adituekin partekatu du Euskadik birgaitze energetiko inklusiboaren eta gizarte-kohesioaren arloan duen esperientzia.

Bere saioan, zuzendariak azaldu du, Bultzatu 2050 Hiri Agendaren esparruan, bere zuzendaritzak, azken urteetan, esku-hartze integraleko mekanismoak eta prozesuak sustatu dituela Euskadiko hiru lurraldeetako auzo eta eremu kalteberetan.  Ekintza horiek Eusko Jaurlaritzaren funts propioetako 130 milioi eurotik gora eta Europako funtsetako (Next Generation EB) 37 milioi euro inguru mobilizatu dituzte, 21 udalerritako 25 auzo berroneratzeko aukera emanez.

Telleriak zehaztu duenez, gaur egun 3.800 etxebizitza barne hartzen dituzten 435 bizitegi-eraikinen energia-efizientzia eta irisgarritasuna hobetzeko ari dira lanean. Auzo horiek identifikatzeko Hiri Kalteberatasunaren Inbentarioa, lideratzen duen zuzendaritzak garatu eta tutorizatutako tresna, erabili da.

Zuzendariaren esku-hartzearen ardatz nagusietako bat Eusko Jaurlaritzak sustatutako Opengela izan da, berroneratze-prozesuan dauden auzoetan kokatutako auzo-bulego teknikoak sortzen dituena.  Bulego horiek leihatila bakar eta prozesuaren dinamizatzaile gisa jardute dute, eraikinen birgaitze integrala eta eremu publikoaren hobekuntza erraztuz ikuspegi parte-hartzaile eta komunitario batetik.

Zuzendariak nabarmendu duenez, “bizilagunen parte-hartzea eta udalen inplikazioa funtsezkoak izan dira proiektuarekiko atxikimendu handia eta garapen eraginkorra lortzeko”.  Era berean, azpimarratu du garrantzitsua dela erabilgarri dauden finantzazio-mekanismoak ulertzea, “bereziki herritar kalteberenek hiri- eta energia-berroneratzeko ekimen horiek erabili eta baliatu ahal izan ditzaten”.

Mahai-inguruan moderatzaile lanetan Anamari Majdandžić, Kroaziako Garapen Jasangarriaren Diseinurako Sozietateko (DOOR) aholkulari seniorra, aritu da, eta Italiako, Kroaziako, Kataluniako eta Euskadiko hizlariek parte hartu dute eta bizitegi-parkearen deskarbonizazioaren eta justizia sozialaren inguruko ikuspegi berritzaileak partekatu dituzte.

Ana Telleriaren hitzaldiak erakundeen eta herritarren arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du hiri erresilienteak, jasangarriak eta inklusiboak eraikitzeko beharrezko baldintza gisa.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

10 horas hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

16 horas hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

16 horas hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

1 día hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

1 día hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

2 días hace