Ertzaintzako agenteek 24 urte gizonezko bat atxilotu zuten atzo, igandea, Astigarragan, bortxatu zuen leiho batetik etxebizitza batera sartzen saiatzen atzeman zutenean.
Atzo, goizaldeko seietan, polizia Astigarragako familia bakarreko etxe bizitza batera bertara zedin eskatu zuten. Ohartarazi zutenez, jabeak hauteman zuen gizonezko bat bere etxebizitzara leiho batetik sartzen saiatzen ari zela. Itxuraz, atzeman zutenean, erasotzaileak ihes egin zuen. Leihoa bortxatuta zegoela egiaztatutakoan, bertaratu ziren herritarrak babesteko patruilak inguruak miatzen hasi ziren.
Handik gutxira, salatzaileak emandako ezaugarri berak zituen eta jarrera susmagarria zuen gazte bat aurkitu zuten inguruetan. Gazteak ezin izan zuen inguru horretan egotearen inguruko arrazoi koherenterik eman. Susmagarria identifikatu eta, beharrezko egiaztapenak egin ostean, etxebizitzan indarra erabiliz egindako lapurretaren ustezko egile gisa atxilotu zuten.
Ondoren, egiaztatu ahal izan zen oinetako baten barruan bitxi batzuk ezkutatuta zituela. Bitxi horiek ez zuten lapurreta horrekin loturarik, oraingoan ez baitzuen etxebizitza sartzerik izan.
Ertzaintzak, beraz, beste ikerketa bat zabaldu du bitxien ustezko legez kanpoko jatorria ikertzeko, eta, ikerketa horri esker, jakin da atxilotutako gaztea ordu batzuk lehenago Astigarragan eta Errenterian zeuden bi ibilgailuetan egindako lapurretetan, gutxienez, inplikatuta dagoela.
Polizia-dependentzietan bidezko eginbideak amaitu ondoren, epailearen aurrera eramango dute atxilotutako 24 urteko gizonezkoa.
25_0401 Amorebieta-Etxano, bost zauritu N-634 errepidean gertatu den zirkulazio-istripu batean Amorebieta-Etxano, bost zauritu N-634 errepidean…
En julio del año pasado Osakidetza puso en marcha diferentes medidas para reducir las listas…
El técnico de Mungia Ander Ojanguren entrenará al filial femenino del Athletic Club la próxima…
Los Servicios de Emergencias de Euskadi rescataron ayer a un hombre, de 68 años de…
Esta mañana sede del PSE de Lasarte-Oria ha amanecido con pintadas contra Pedro Sánchez en…
Los bomberos han restacado a un perro que se encontraba atascado en una tubería, a…