Categorías: albisteak-berriak

Amorebieta-Etxano, bost zauritu N-634 errepidean gertatu den zirkulazio-istripu batean


25_0401 Amorebieta-Etxano, bost zauritu N-634 errepidean gertatu den zirkulazio-istripu batean

Amorebieta-Etxano, bost zauritu N-634 errepidean gertatu den zirkulazio-istripu batean

Servicio de prensa

2025-06-09

Bost pertsona zauritu dira gaur, astelehena, N-634 errepidean, Amorebieta-Etxano parean, hiru ibilgailuren artean gertatu den zirkulazio-istripuan.

Istripua gaur eguerdiko ordu bata baino geroxeago gertatu da N­-634 errepidean, Amorebieta-Etxano parean, bi autoren eta kamioi baten artean.  Bi pertsona ibilgailuetako baten barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileen laguntza behar izan da ateratzeko.  

Bost pertsona Gurutzetako, Basurtuko eta Galdakaoko ospitaleetara eraman dituzte larritasun-maila ezberdineko zauriekin, eta horietako bat Osakidetzaren helikopteroak eraman du.

Istripuaren ondoren, bidea itxita geratu da bi noranzkoetan, eta zirkulazioa desbideratu egin behar izan dute.  Arratsaldeko lauetan ireki da zirkulazioa Bilborako noranzkoan, eta 16:20an geratu da errepidea irekita bi noranzkoetan.  

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

2 horas hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

2 horas hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

11 horas hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

11 horas hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

23 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

23 horas hace