Categorías: albisteak-berriak

Donostia Gazteriak MartxUp! egitasmoaren bederatzigarren edizioaren deialdia zabaldu du

Uztailaren 12ra arte www.martxup.eus web orrian aurkeztu daitezke proiektuak

MartxUp! 2025 programan ideiak eta proiektuak aurkezteko epea ireki da uztailaren 12a arte. Donostiar gazteen ideiak landu eta horiek garatzen laguntzeko helburua du ekimenak; gazteak hiriko gizarte, kultura eta ekonomian era aktiboan ekitera bultzatzeko.

Proiektuak aurkezteko oinarriak

  • Parte hartzeko eskaera www.martxup.eus orrialdean aurkeztu behar da.
  • Deialdian 18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteek parte hartu ahal dute banaka nahiz taldeka.
  • Proiektuak hautatuak izanez gero, bi eta lau pertsona arteko taldetan landu beharko dira.
  • Parte hartu ahal izateko, taldekideetako batek, gutxienez, donostiarra izan beharko du.
  • Jarduera eremua askea izango da, eta ez da esparru jakin batera mugatuko, betiere proiektu baztertzaileak eta diskriminatzaileak ez badira.

MartxUp!-eko epaimahaiak proiektuen balorazioan kontuan hartzen dituen irizpideak dira bideragarritasuna, originaltasuna eta berrikuntza eta zehaztapen maila.

FormazioaGarapen fasea prozesuaren fase garrantzitsuena da; izan ere, proiektu bakoitzaren zehazte eta lanketa sakonago bat egin eta proiektu-kideek proiektuaren erronken araberako formazioa jasoko dute, proiektua berauek aurrera eraman ahal izateko. Proiektuen garapena eta prototipoak berariazko ikuskapen teknikopean sortuko dira garapen fasean. Fase hau bost tailer desberdinetan banatuko da, eta Mondragon Unibertsitatea arduratuko da formazioa emateaz eta tutorizazio lanak aurrera eramatearekin.

Fase honen helburu nagusia proiektuak zehaztu, akzio plan bat burutu eta saretze prozesua hastea da, proiektua abian jarriz.

Garapen fasea urria eta abendua bitartean izango da. Aldi hori amaitu ondoren, exekuzio fasea egongo da, proiektuak 2026 urtean zehar garatu beharko direlarik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

ETSk Astigarragako aldirietako geltokiaren eta haren sarbideen eraikuntza lizitatu du

Proiektuak 13,6 milioi euroko aurrekontua eta 20 hilabeteko epea ditu Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren…

5 horas hace

Euskalmeten arabera maiatza hezea izan da orokorrean eta normala tenperaturei dagokienez

Maiatzean hainbat ekaitz-egun izan badira ere, batez ere Araban, hilabetea lehorra izan da isurialde kantauriarreko…

5 horas hace

Euskadik Jaioberrien Baheketa 23 patologiaraino handitu du, eta 2026an 32ra iristea aurreikusten du

Alberto Martínez Osasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarrean eman du Sailak eta Osakidetzak egiten dituzten baheketa-programen berri;…

5 horas hace

Donostia tokiko demokraziaren Europako hiriburua Europa Sariaren 70. urteurrenean

Miramar jauregian egindako konferentziak eta udaletxeko ekitaldiek gorazarre egin diote Europako hiriek demokraziarekin, bakearekin eta…

5 horas hace

Basogintzan izaten diren lan ezbeharren aurkako plan europar bat jarri du abian Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak

Hainbat lantalde sortu dira laneko istripuen intzidentzia handiaren eta horien larritasun bereziaren aurrean laneko segurtasun…

5 horas hace

Eusko Jaurlaritzak etxebizitza babestuaren aldeko apustuarekin lotzen den Basque Country marka defendatu du Dublinen

Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak mahai-inguru batean parte hartu du Dublinen…

5 horas hace