Categorías: albisteak-berriak

Euskalmeten arabera maiatza hezea izan da orokorrean eta normala tenperaturei dagokienez

Maiatzean hainbat ekaitz-egun izan badira ere, batez ere Araban, hilabetea lehorra izan da isurialde kantauriarreko hainbat lekutan

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera maiatza hezea izan da orokorrean, nahiz eta prezipitazioa zaparradek baldintzatu duten, eta sailkapenak, beraz, zonaldeei dagokienez, desberdinak izan dira. Horrela, ekaitzak izan dituzten Arabako zenbait lekutan hilabetea hezea izan da, eta zenbait lekutan oso hezea. Batez ere Bizkaiko eta Gipuzkoa ekialdeko beste leku batzuetan, berriz, maiatza lehorra izan da. Mende honi dagokionez, batezbestekoa tarteko posizioan dago.

Euskalmeten arabera, hileko prezipitazio-metaturik handiena Arabako ekialdean izan da (Ilarduia 157.2 l/m²). 100 l/m²-ko muga gainditu dute Gipuzkoako hainbat lekutan, Nafarroako mugan, eta barnealdean (Eskas 132.1, Bidania 128.6, Andoain 128.5, Aixola 125.8, Añarbe 125.5, Aizarnazabal 125.2, Altzola 119.9, Ibai Eder 115.3, Ereñozu 112.1, Urkulu 110.8, Araxes 110.6 eta Matxinbenta 110.3).

Balio baxuenak, aldiz, Arabar Errioxan erregistratu dira (Moreda 34.8 l/m² eta Páganos 35.6), eta, ondoren, Arabako Lautadan (Salvatierra 40.2) eta Bizkaiko ipar-mendebaldean, 50etik beherako balioekin (Abusu 41.6, Arboleda 43.4, Zorrotza 49.9 eta Bermeo 64.6).

Maiatzeko batez besteko tenperaturak normalak izan dira, 1991-2020ko batezbesteko normalaren gainetik 0.3 ºC, eta egun batzuk oso beroak izan dira, 4 ºC-tik gorako anomaliekin. Kantauri isurialdeko tenperatura maximoak 15-17 °C artean ibili dira, eta Arabako Lautadan 13-14 °C artean. Egunik beroenak hilabeteko lehenengo hiru egunak, hilaren 18a eta azkeneko hiru egunak izan ziren, egun horietan izan baitziren tenperatura-baliorik altuenak.

Aldi berean, tenperatura minimo baxuenak hilaren 6an eta 8an erregistratu ziren, eta 0 ºC-ra hurbildu ziren leku gutxi batzuetan (Herrera 0.1 °C eta Kapildui 0.9, hilaren 6an, eta Tobillas 0.7, hilaren 8an). Lurraldearen gainerakoan tenperatura minimoak 10 ºC-ren azpitik ibili ziren, itsasertzeko zenbat puntutan izan ezik (Higer 10.1 °C eta Santa Clara 10.1 °C, hilaren 6an, eta Higer 11.8 °C, hilaren 8an).

Tenperatura maximo altuenak 29an, 30ean eta 31n banatu ziren, baina horietako gehienak 29an pilatu ziren. Egun horretan 32 ºC-ko muga gainditu zen barnealdeko eremu zabaletan (Albaina 34.6 °C, Areta 34.6, Galdakao 34.5, Moreda 34.5, Igorre 34.5, Orozko 34.5, Iurreta 34.4 eta Balmaseda 34.4), eta 35 ºC-koa mendebaldeko Kantauri bailaretan (Saratxo 36.1, Gardea 35.6, Ordunte 35.5, Abusu 35.4, Berna 35.4, Zalla 35.3 eta Jarralta 35.2). Estazio horietako batzuetan maiatzeko tenperatura maximoen errekorra ere hautsi zen.

Kantauri isurialdean, tenperatura horiekin batera izandako intsolazioa urte-sasoi honetarako ohikoa dena baino handiagoa izan zen, eta, zehazki, % 25-40 gehiago izan ziren eguzki-orduak. Lurraldearen gainerakoan, balioak normaletik gertuago ibili ziren, % 10-15 inguruan. Hiriburuz hiriburu, Bilbok 239 eguzki-ordu erregistratu zituen, Donostiak 231 eta Gasteizek 222.

Muturreko meteorologiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak 11 abisu hori aktibatu zituen maiatzean, horietatik 8 prezipitazio handiengatik, 2 haizeagatik haizeguneetan eta 1 haizeagatik haizeguneak ez diren lekuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

ETSk Astigarragako aldirietako geltokiaren eta haren sarbideen eraikuntza lizitatu du

Proiektuak 13,6 milioi euroko aurrekontua eta 20 hilabeteko epea ditu Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren…

5 horas hace

Euskadik Jaioberrien Baheketa 23 patologiaraino handitu du, eta 2026an 32ra iristea aurreikusten du

Alberto Martínez Osasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarrean eman du Sailak eta Osakidetzak egiten dituzten baheketa-programen berri;…

5 horas hace

Donostia tokiko demokraziaren Europako hiriburua Europa Sariaren 70. urteurrenean

Miramar jauregian egindako konferentziak eta udaletxeko ekitaldiek gorazarre egin diote Europako hiriek demokraziarekin, bakearekin eta…

5 horas hace

Donostia Gazteriak MartxUp! egitasmoaren bederatzigarren edizioaren deialdia zabaldu du

Uztailaren 12ra arte www.martxup.eus web orrian aurkeztu daitezke proiektuak MartxUp! 2025 programan ideiak eta proiektuak…

5 horas hace

Basogintzan izaten diren lan ezbeharren aurkako plan europar bat jarri du abian Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak

Hainbat lantalde sortu dira laneko istripuen intzidentzia handiaren eta horien larritasun bereziaren aurrean laneko segurtasun…

5 horas hace

Eusko Jaurlaritzak etxebizitza babestuaren aldeko apustuarekin lotzen den Basque Country marka defendatu du Dublinen

Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak mahai-inguru batean parte hartu du Dublinen…

5 horas hace