Categorías: albisteak-berriak

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko laguntzen deialdia egingo du

«Lehiatu» programan 15.111.047 euro

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 15,1 milioi euro bideratuko ditu «Lehiatu» programan nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzetara. Laguntzen deialdiak 15.111.047,00 euroko zuzkidura du, eta horietatik FEADER funtsaren kargura 2.861.047 euro eta Euskadiko Aurrekontuen kargura 12.250.000 euro.

Leihatu Inbertsioaren helburua nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak ematea da. Laguntzak inbertsio-programa bati egokituko zaizkio, urtekoa edo, salbuespen gisa, urte anitzekoa, aurkeztutako proiektuak gauzatzeko aldiaren arabera.

Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak dira Leihatu Inbertsioa programaren helburuak. Laguntzak inbertsio-programa bati egokituko zaizkio. Programa hori urtebetekoa izan daiteke edo, salbuespenez, urte anitzekoa, aurkeztutako proiektuak egikaritzeko aldiaren arabera.

Lehiatu Inbertsioa programak bost laguntza-lerro ditu:

  1. Nekazaritza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
  2. 2. Baso-produktuak eraldatu, merkaturatu eta/edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
  3. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioak egitea.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta elikagaigintza industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza hauek ezin dira metatu oinarri honetako aurreko ataletan aipatutako laguntzekin.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan proiektuak egiteko laguntzak, aurreko paragrafoetan sartzen ez direnak.

Proiektu horietan, nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako, ur mineral naturaletako, edari ez-alkoholdunetako edo nekazaritza-produktuetatik (ardotik izan ezik) hartzitutako edarien konbinazio bat jatorri duten elikagaiak lortzeko inbertsioak jasoko dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

4 horas hace

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…

4 horas hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

22 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

1 día hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

1 día hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

1 día hace