Categorías: albisteak-berriak

Imanol Pradales: “Arazoei aurrez aurre begiratu, arriskatu eta erantzun berriak eskaintzen dituen Jaurlaritza gara”

  • Lehendakariak sailburuei adierazi die ez daitezen autokonplazentzian erori lehenengo kudeaketa-urtearen ondoren, egunetik egunera hobetu ahal izateko.
  • Imanol Pradalesen Gobernuak lehen urtea bete du programaren % 54 martxan duela.
  • Eusko Legebiltzarraren eta beste eragile sozial batzuen eztabaida konstruktiboa eskertu eta “irainetik eta deskalifikaziotik” ihes egitea eskatu du.

Lehendakaritzaren atarian ekitaldia egin dute gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzaren lehenengo kudeaketa-urtea ospatzeko. Lehendakariak, ekitaldia aprobetxatuz, eskerrak eman dizkie, lehenik eta behin, sailburuei, hamabi hilabete hauetan egin duten lanagatik, abian baitago gobernu-programaren % 54. Esan duenez, horrek frogatzen du “ziurgabetasun-egoera honetan ekintza-gobernua garela. Arazoei aurrez aurre begiratu, arriskatu eta erantzun berriak eskaintzen dituen Gobernua gara”.

Hitzaldian zehar, euskal gizartea gaur egun kezkatzen duten arazoen bilakaeran jarri du arreta Imanol Pradalesek. Hala, duela hamarkada batzuk lan-merkatuari lotutako gaiek lehentasuna bazuten ere, gaur egun oraindik hor jarraitzen dute, baina beste kezka batzuk batu zaizkie, hala nola etxebizitza, osasungintza edo segurtasuna. “Hauxe da errealitate berria. Eta erantzuna ematen ari gara. Jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegu-aukerak bultzatzea da gure lehentasuna”, azpimarratu du Lehendakariak, Jaurlaritzak kudeaketaren hamabi hilabete hauetan abian jarritako ekimenak gogora ekarri dituenean, hala nola Enpleguaren Euskal Estrategia, Industria Plan berria eta Euskal Finantza Aliantza; etxebizitzari dagokionez, Premiazko neurrien Legea; lehen mailako arreta hobetzeko eta itxaron-zerrendak murrizteko jarduketak; eta Ertzaintza indartzeko eta Euskadin segurtasun integrala bermatzeko proposamenak.

Euskadiren eredu sozioekonomikoa garai berrien eskakizunetara egokitzeko neurriak; izan ere, “ezin diegu erronka berriei heldu pasa den mendeko errezetekin”. “Sakoneko erronkak ditugu: geopolitikaren eta munduko ekonomiaren eraldaketak, Adimen Artifiziala, populismoen gorakada, biztanleriaren zahartzea, klima-aldaketa edo migrazioa Itsaso horretan nabigatzeko ez da nahikoa belak norabidez aldatzea. Horregatik, erronkei eta ziurgabetasunari ekintzen bidez erantzuten diegu. Gaurko arazoei aurrez aurre begiratu eta erantzun berriak eskaintzen ditugu. Arriskatu egiten dugu. Hori da Eusko Jaurlaritzaren iparra eta lan egiteko modua”, errepikatu du.

Hiru erronka

Lehendakariak nabarmendu duenez, egungo agertokiak hiru erronka garrantzitsu ditu: lehenik, erronka demografikoa, biztanleriaren piramidea iraultzeagatik sistema egokitu egin behar da; bigarrenik, lehiakortasuna, datozen hamarkadetako ekonomiaren oinarriak jartzeko Europak hartutako norabide berrian Euskadi —enpresekin, erakundeekin, elkarteekin eta eragile sozioekonomikoekin lankidetzan— protagonista izateko.

Eta, hirugarrenik, gizarte-kohesioaren erronka, gero eta heterogeneoagoa eta konplexuagoa den gizarte honetan, gizarte- eta kultura-aldaketei aurre egin behar zaie, eta migrazio-inpaktuak kontuan hartu. Horren harira, Imanol Pradalesek gogorarazi du Euskadik Migraziorako Euskal Itun Soziala duela, “migrazio ordenatua, segurua eta erregularra” bermatzeko oinarria, “giza eskubideen defentsaren, gizarte-kohesioaren eta integrazioaren printzipioetan oinarritua”. “Integratzeak inor atzean ez uztea ere esan nahi duelako. Eta gizarte-kohesioa ezin da ulertu gure balioak, kultura, nortasun propioa eta komunitate-sentimendua indartu gabe”, azpimarratu du.

Hiru erronka horiek bat datoz EAJk eta PSEk legealdi-programa bultzatzeko adostutako neurriekin. Lehen urte honetan, ekimen horien % 54 jarri dira martxan, eta, horiei esker, Osakidetzako itxarote-zerrendak, batez beste, 56 egunera murriztu dira; 6.173 gazte independizatu egin dira Emantzipari esker; garraio publikoa doakoa da 12 urtetik beherakoentzat, baita A1 euskara-maila ere. Horren ondorioz, % 20 gehiago hurbildu dira aurten euskarara; eskola-sare publikoko sukaldeetan hobekuntzak bultzatu dira; 4.100 enpresa izan dira industria sustatzeko programen onuradunak; edo betiON zerbitzuak 80.450 pertsona artatu ditu dagoeneko.

Autokritikak ere badu lekua

Lehendakariak berriro eskatu die bere sailburuei, ontziak erritmoa hartu duen arren, autokritika ere beharrezkoa dela, “dena ez dugulako ondo egin. Ez dugu denean asmatu”. Ildo horretan, oposizioak lehenengo urte honetan Legebiltzarrean egin duen kontrola nabarmendu du Lehendakariak, erakutsitako “eztabaida konstruktiboa” eskertu du, beste eragile sozialekin ideiak konfrontatzean jaso duena bezalaxe.

“Eskertu egin nahi dut, oro har, euskal eztabaida publikoan eztabaidatzeko dugun modua eta errespetua. Eta hori garrantzitsua da, politikan denak ez duelako balio. Irainak, deskalifikazio pertsonalak, tonu txarrak edo polarizazioak ez lukete lekurik izan behar gure eguneroko jardunean. Madrilen arnasten den giro politiko lotsagarria Euskadira iristea ekidin behar dugu, batzuetan hemen ere tik populista eta demagogiko batzuk ikusten ditugulako. Kosta ahala kosta saihestu behar ditugu”, errepikatu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0309 Ertzaintzak EHUko ikasleei zuzendutako hitzaldi batzuetan parte hartuko du Bilbon

Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…

14 horas hace

26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik

26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…

14 horas hace

26_0307 Gizon bat atxilotu dute Donostian etxe batean lapurreta egiteko hesi baten gainetik jauzi egin ondoren

Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…

14 horas hace

26_0306 Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…

17 horas hace

Venden en Wallapop fragmentos de la red de la portería de la Real Sociedad en la final de la Copa

El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…

17 horas hace

Instalado un nuevo radar fijo a 60 km/h en Maltzaga por las obras del viaducto

La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…

17 horas hace