Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak 70 milioi euroko zuzkidura duten Emaitek Industria Hobea eta Azpitek programak onartu ditu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoei laguntzeko

Bi programa horiek 58,5 eta 9 milioi euroko zuzkidura dute, hurrenez hurren, eta foku anitzeko zentro teknologikoen emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea dute helburu

Gobernu Kontseiluak datozen egunetan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) zentro teknologikoei laguntzera bideratutako bi programa argitaratzeko izapideak abiarazi ditu. Zehazki, 58,5 milioi euroko zuzkidura duen Emaitek Industria Hobea programa eta 9 milioi euroko aurrekontua duen Azpitek programa dira.

Emaitek Industria Hobea (lehen Emaitek +) foku anitzeko zentro teknologikoei laguntzera zuzenduta dago. Zentro horien eginkizuna da teknologia propioa sortu eta garatzea eta beren ikerketen emaitzak enpresa-sarera transferitzeko jarduerak egitea. Finantzaketa zentroaren jarduerak dituen emaitzen ebaluazioaren araberakoa da.

Zentro horiek I+Garen balio-kate osoan lan egin behar dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana-ZTBP Euskadi 2030 izenekoan identifikatutako espezializazio-esparruetan ezagutza berriak etorkizuneko ikuspegiarekin eskuratzeko eta, era berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen arteko lankidetza bultzatzeko.

Bestalde, Azpitek programak I+G+Ba garatzeko ikerketa-azpiegituren eta ikerketa-ekipamenduaren erosketa, instalazioa eta eguneratzea bultzatzen du, baita etorkizunean entitate zientifiko-teknologikoek (hots, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean egiaztatutako foku anitzeko zentro teknologikoek) emaitzak balidatzeko eta erakusteko aukera ere. Hori guztia emaitzen kalitatea eta eragin zientifiko-teknologikoa, ekonomikoa eta soziala hobetzera bideratuta dago.

Euskadi 2030 Industria Plana

Eusko Jaurlaritzaren Industria Plana «Industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago» lortzean oinarrituta dago, eta Euskadik Europan gertatzen ari den industria-aldaketan «aitzindari» izateko gaitasuna duela du abiapuntu. Dena dela, jauzi kualitatibo bat egin behar da euskal enpresek lehiakortasun- eta hazkunde-tresnak diren energia-eraldaketak eta eraldaketa digitalak eskaintzen duten aukera balia dezaten.

Euskal politika zientifiko-teknologikoak lortu duen heldutasun-maila dela eta, merkatutik hurbil kokatutako jarduera zientifiko eta teknologiko bat garatzera zein jarduera Euskadiko espezializazio adimenduneko arloetan biltzera gero eta neurri handiagoan bideratuta dauden laguntza-tresnen abiaraztea bultzatu du Eusko Jaurlaritzak. Eta, hori guztia, enpresa-sektorearen lehiakortasuna handitzeko eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) dauden ikerketa-eragileen emaitzetan bikaintasuna lortzeko helburuarekin.

Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzari esker, sarean modu osagarri eta koordinatuan eta merkatuaren eta bezeroarekiko hurbiltasunaren ikuspegitik lan egitera bideratutako azpiegitura zientifiko eta teknologiko batzuk sendotu dira, eta Euskadi Europar Batasuneko berrikuntza handiko eskualdeen taldean kokatu ahal izan da.

Hala ere, orain arte kontuan hartu diren baldintzei buruzko gogoeta egin behar izan da eta baldintza horiek berrikusi behar izan dira euskal ekonomiaren eta, zehazki, industriaren lehiakortasuna indartzeko.

Testuinguru horretan, beste zenbait neurriren artean, ezinbestekoa da foku anitzeko zentro teknologikoei laguntzea. Zentro horien eginkizuna da teknologia propioa sortu eta garatzea eta beren ikerketen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarera transferitzeko jarduerak egitea, industria-lehiakortasuna hobetu dadin.

ZTBESean egiaztatutako foku anitzeko zentro teknologikoak ikerketa-azpiegitura finkatuak dira, eta ongi trebatuta daude euskal industriari laguntzeko eta babesa emateko (balioa emango dioten soluzio teknologiko bikainak sortuz, gainerako eragileekin lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko konpromisotik abiatuta) eta elkarrekin eskaintza zientifiko-teknologiko integrala eta bikaintasunezkoa osatzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0301 Hiru gizon atxilotu dituzte Laudion ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Laudion, ibilgailuetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik; bi gizon, 29 eta…

7 horas hace

26_0300 Gizon bat atxilotu dute Oñatiko taberna bateko zerbitzaria pistola simulatu batekin mehatxatzeagatik telefono mugikorra lapurtzeko

Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…

9 horas hace

La familia Lascaray galardonada con el Premio Antonio Aranzabal 2026 en reconocimiento a su longeva trayectoria y arraigo al territorio

La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…

9 horas hace

Orio rompe tres décadas de sequía al imponerse en el Campeonato de España senior de bateles

La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…

9 horas hace

Detenido un hombre de origen magrebí por herir en el cuello con un cuchillo a su compañero de piso en Donostia

La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…

9 horas hace