Categorías: albisteak-berriak

Andoaingo etxe batean lapurreta egiten saiatu ondoren atxilotu dute

Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo lapurreta-delitua leporatuta, Andoaingo Sorabilla auzoko etxe batean lapurreta egin ondoren. Etxeko bizilagunak ustekabean harrapatu zuenean, esprai narritagarri batekin busti eta ihes egin zuen. Handik ordu batzuetara atxilotu zuten, eta auto batean lapurreta egitea eta bizikleta bat lapurtzea ere leporatu zioten.

Lapurreta atzo goizaldean gertatu zen Andoaingo Sorabilla auzoko etxe batean. Pertsona bat leiho bat behartuta sartu zen barrura. Zaratak bertan bizi den pertsona esnatu zuen, eta lapurrak, ikusi egin zuela konturatu zenean, esprai narritagarri batekin busti zuen biktima eta ihes egin zuen.

Etxebizitzara joan ziren Ertzaintzaren baliabideek, miaketa egin ondoren, egiaztatu zuten lapurrak telefono mugikorra eta eskularru batzuk galdu zituela ihesi zihoala.  Horrez gainera, ikusi ahal izan zuten etxe ondoan aparkatuta zegoen ibilgailu bat behartuta zegoela.

Ertzaintzak handik ordu batzuetara atxilotu zuen lapurretaren ustezko egilea, tren-geltoki batean pertsona bat erabiltzaileak gogaitzen ari zela jakin ondoren. Patruilak bertaratu zirenean, egiaztatu zuten gizonak ez zeramala dokumentaziorik eta bizikleta bat zuela. Horrek agenteen sumoak piztu zituen, eta egiaztatu ahal izan zuten lapurreta egindako lekuan aurkitutako mugikorra harena zela, eta aurkitutako eskularruak behartutako ibilgailutik lapurtu zituela.  Gainera, egiaztatu ahal izan zuten gizonak zuen bizikleta ordu batzuk lehenago lapurtu zutela Andoainen.

Ebidentzia horien aurrean, agenteek susmagarria atxilotu zuten etxe batean eta auto batean lapurreta egitea eta bizikleta bat lapurtzea leporatuta. Polizia-aurrekariak dituen 26 urteko atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten dagozkion eginbideak irekitzeko eta, ondoren, epailearen aurrera eramateko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

4 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

4 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

4 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

4 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

4 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

4 horas hace