25_0435 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatuta geratu diren zazpi pertsona erreskatatu dituzte

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatuta geratu diren zazpi pertsona erreskatatu dituzte
Servicio de prensa
2025-06-25
Gaur arratsaldean, Ertzaintzaren helikoptero batek marea igotzean Zumaiako Flyschean harrapatuta geratu diren zazpi pertsona erreskatatu ditu.
Gaur arratsaldeko lauak baino lehentxeago, pertsona batek SOS Deiak 112 larrialdietako telefono-zenbakira deitu du, Zumaiako Flyschean hainbat pertsona harrapatuta geratu direla jakinarazteko. Dirudienez, itsasgorak ustekabean harrapatu ditu eta ezin ziren zeuden lekutik beren kabuz irten.
Biktimei laguntzeko ezarri den dispositiboaz arduratu den Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko teknikariak larrialdietako hainbat baliabide mobilizatu ditu, eta, azkenean, Ertzaintzaren helikopteroak eta Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideek erreskatatu dituzte harrapatuta geratu diren eta egoera fisiko onean zeuden zazpi pertsonak.