25_0434 Gasteizen beste gizon bati arma zuri batekin ustez eraso egin dion gizona atxilotu dute

Gasteizen beste gizon bati arma zuri batekin ustez eraso egin dion gizona atxilotu dute
Servicio de prensa
2025-06-25
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, asteazkena, arratsaldean, Gasteizen, lesio-delitu bat leporatuta, beste gizon bati arma zuri batekin eraso egin ondoren. Biktima ospitalean artatu behar izan dute.
Gaur eguerdiko hamabi eta erdiak aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote Santiago ospitalean zegoen gizon batek arma zuriz egindako zauriak zituela saihetsaldean. Berehala bertaratu da herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bat, eta biktimak berak azaldu dio beste gizon batek labana sartu diola kalean, Triana kale inguruan, zebilenean. Gainera, erasotzailearen datu batzuk eta deskribapen fisikoa ere eman dizkio.
Polizia-dotazioek dagokion ikerketa hasi dute, eta inplikatuaren bila hasi dira. Gizona arratsaldeko ordu biak eta hogei aldera aurkitu dute inguruan, Adurtza auzoko lantegi abandonatu baten inguruan. Identifikatu eta zegozkion egiaztapenak egin ondoren, lesio-delitua leporatuta atxilotu dute.
Atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarriko dute polizia-eginbideak amaitutakoan.