Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak euskal gazteriarekin elkarrizketarako gune berriak bultzatu ditu, etorkizuneko erronkei aurre egiteko

Euskadi gazteentzat etorkizuna duen herria dela berresteko adinez gazteak diren pertsonen lekukotzak jasotzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Makina bat gazteren ekarpenak batuta partaidetza oinarri izango duen bide orriari hasiera eman zaio.

Imanol Pradales Lehendakariak adierazi duenez, “badakigu politikarekiko urruntasuna sentitzen duzuela. Baita ordezkatzen zaituzten erakundeekin ere. Edo, agian, gero eta gutxiago ordezkatzen zaituzten sentsazioa duzuela. Ezin dugu onartu hau horrela izatea. Elkarrizketa landu behar dugu. Eta horretarako bide berriak aurkitu behar dira. Zubiak eraiki nahi ditugu, gero eta gehiago elkar ulertu, erakundeak gizarte osoa ordezkatzeko sortu zirelako. Baita zuek ordezkatzeko ere».

Abiapuntu horren lekuko gaur Olabeagan (Bilbo) izan den ‘Agertokiak-Ekin Ametsari’ ekitaldia dugu. Gazteen iruditeria kolektiboaren ikuspuntu itxaropentsu bat eskaini duten ehun gazte baino gehiago batu dira, formakuntza, lan arlo, sinesmen, jatorri, genero identitate… ezberdinetakoak hain zuzen. Ekitaldi honetarako izena emanda zeuden 1.200 gazteetatik 130 aukeratu dira eta aukeraketa hori profilen aniztasuna lehenetsita egin da.

Lan hau kolektiboa izan da. Izan ere, etorkizuna gazteak direla adierazten duen  diskurtsotik harago ‘Agertokiak-Ekin Ametsari’ ekitaldiak gazteek etorkizunaren diseinuan zuzenean parte hartu behar dutela erakutsi du. Gazteak entzunaz eta ulertuz  etorkizun posible zein desiragarriak sortzeko prozesu parte-hartzaile eta berritzailea martxan jarri da.

Gaurkoan gazteek eta Eusko Jaurlaritzak ikuspegi posibilista eta eraikitzaile  baten markoan etorkizunari buruzko elkarrizketa sakonak irekitzeko aukera eman dute gazteak eurak Euskadi eraikitzeko prozesuan protagonista bihurtuz.

‘Agertokiak’ espazioan parte hartu duten gazte batzuk:

Eukene Franco (28 urte) Getxo/Miami

Eukene euskal hizkuntzalaria eta Minority Languaging-eko hizkuntza gutxituen aktibista da. Eukeneren hitzetan bere herriko testuinguru erdaldunak identitate euskaldunaren eta hizkuntzaren arteko arrakala sortu zion. “Nik eraikitzen dudan etorkizunean euskara herriaren elementu zentral bihurtu dugu eta eztabaida kontzeptualez eta mugetaz harago euskaldun guztiak batzen gaituen gizarte euskalduna sortu dugu” azaldu du Eukenek.

Inaxio Arin eta Mattin Jauregi (27 urte) Tolosa eta Ikaztegieta

Inaxio eta Mattin erlezainak dira, 2019an Balerdi mendiaren altzoan jaiotako Balerdipeko proiektuari ekin zioten eta ordutik eztia eskuratzeaz haratago eraman nahi duten erlezaintza gaztean dihardute. “Guk eraikitzen dugun etorkizunean tokiko kalitatezko produktuak ekoiztu eta kontsumitzen ditugu eta euskaldunok proiektu hauek gure osasuna eta ingurua zaintzeko duten garrantzia ulertzen dugu” adierazi du Mattinek.

Begoña Lazcano (31 urte) Pasaia

Begoña piraguista profesionala da eta Parisen 2024ko Joko Olinpikoetan aritu zen. Donostia Kayak klubeko kidea da eta 2014tik Basque Team-eko kirolaria da. “Eraikitzen nabilen etorkizunean naturarekiko errespetua eta talde-lana kirol guztien eta komunitatearen garapenerako giltzarri izango dira” azpimarratu du Lazcanok.

Ruben Intxausti (24 urte) Algorta

Makillaje, dantza eta musikarekiko zuen interesak bultzatuta, Rubenek drag mundua aurkitu zuen 16 urte zituela. Sormen-zaletasun gisa hasi zena forma hartzen joan zen, adierazpen artistikorako bide bihurtu arte.  Denborarekin, profesionalizatuz eta gremioko beste artista batzuekin aliantzak eraikiz joan zen, tokiko eszena anitza eta zirraragarria sendotuz. “Eraikitzen nabilen etorkizunean LGTBIQ+ edo esparru feministetatik harago, leku guztiak seguruak izango dira” esan du Ruben Intxaustik.

Inazio Nieva (25 urte) Leioa

Inazio Nieva integratzaile soziala eta garuneko paralisia duen pertsona da. Dibulgatzailea da eta benetako inklusioa sustatzeko tailerrak eta prestakuntzak ematen ditu. ”Nik eraikitzen dudan etorkizunean aniztasun funtzionala mito edo paternalismorik gabe ulertua izango da. Aldi berean justizian eta errespetuan oinarritutako benetako laguntzak izango ditu” azpimarratu du Inazio Nievak.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

12 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

15 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

15 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

15 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

15 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

15 horas hace