Categorías: albisteak-berriak

Gasteizen atxilotu dute indarkeria erabiliz egindako lapurreta eta lesioak eragitea leporatuta

Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, asteazkena, arratsaldean, hil honen 1ean, Arabako hiriburuko parke batean, eta beste pertsona batzuen laguntzarekin, bi gizoni, arma zuri batekin mehatxatuz, egindako lapurreta bortitzean parte hartzea leporatuta. Bi biktimak osasun-zentro batean artatu behar izan zituzten lapurretan eragindako zauriengatik.

Egitateak ekainaren 1ean, goizeko zazpi eta erdiak aldera, gertatu ziren Gasteizko Iparraldeko parkean.  Ertzaintzaren aurrean jarritako salaketen arabera, bi gizon banku batean eserita zeudenean, zazpi pertsonako talde bat hurbildu zitzaien, bost gizon eta bi emakume, eta horietako batzuk eraso egiten hasi zitzaizkien, lurrera botata.  Erasotzaileetako batek labana atera zuen, eta arma zuriarekin mehatxu eginez eta kolpeak emanez, biktimetako bati telefono mugikorra eta erloju adimendun bat kendu zizkioten. Beste gizonari, indarrez tira eginda, lepoan zeraman urrezko kate bat kendu zioten gurutze eta guzti. Salatzaileen kontakizunaren arabera, goizaldean inplikatuek agiraka egin zieten, eta liskarra sortu zuten inguruan kokatutako aisialdiko lokal batean.

Bi biktimak ospitalean artatu behar izan zituzten erasotzaileek eragindako lesioen ondorioz.

Gasteizko Ertzain-etxetik zegokion ikerketa hasi zuten lapurreta bortitz horretan inplikatutako pertsonak identifikatzeko, eta atzo, asteazkena, arratsaldean, aurkitu eta atxilotu ahal izan zuten taldearen burua, bi biktimak ustez labanarekin mehatxatu zituena lapurreta egiteko.

Arma zuriekin eta hautsitako botilekin eraso egiteagatik eta jabetzaren aurkako egitateengatik aurrekariak dituen atxilotua epaitegira eramango dute polizia-izapideak amaitutakoan.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du indarkeria erabiliz eta lesioak eraginez egindako lapurretan parte hartu zuten gainerako pertsonak identifikatu ahal izateko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

3 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

3 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

3 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

3 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

3 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

3 horas hace