Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, Portugaleteko ostalaritza-lokal batean, dirudienez eztabaida bat izan ondoren, beste hiru gizon arma zuri batekin zauritzea leporatuta.
Joan den asteartean, hilaren 24an, gaueko hamaiketan, Ertzaintzari jakitera eman zioten istiluren bat zegoela Portugaleteko taberna batean, eta hainbat pertsona zeudela zaurituta. Herritarrak babesteko lanetan ari ziren patruilak iritsi zirenean, gizon bat aurkitu zuten lurrean, establezimenduko barraren ondoan, eta besoan eta saihetsaldean arma zuriz egindako lesioak zituela egiaztatu zuten. Beste bi gizonek ere ebakiak zituzten, eta odoletan zeuden. Biktimek emandako informazioaren arabera, erasotzailea, eztabaida baten ondoren, labanaz oldartu zitzaien, eta, ondoren, emakume batekin batera alde egin zuen.
Biktimetako bi anbulantzian eraman behar izan zituzten ospitalera, eragindako lesioak sendatzeko. Polizia-dotazioek zegokion ikerketa hasi zuten erasoaren egilea identifikatu eta aurkitzeko.
Bart gauean, ustezko inplikatua Muskizen atxilotu dute. Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu antzeko erasoengatik eta jabetzaren aurkako delituengatik. eta, eginbideak amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.