Ertzaintzak LGBTI+ kolektiboari gogorarazten dio ertzain-etxe guztiak LGBTI+ Puntu Seguruen Sareko kide direla


25_0442 Ertzaintzak LGBTI+ kolektiboari gogorarazten dio ertzain-etxe guztiak LGBTI+ Puntu Seguruen Sareko kide direla

LGBTI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta

Ertzaintzak LGBTI+ kolektiboari gogorarazten dio ertzain-etxe guztiak LGBTI+ Puntu Seguruen Sareko kide direla

Prentsa Zerbitzua

2025-06-28

Ertzaintza LGBTI+ pertsonei ingurune seguruak, errespetuzkoak eta solidarioak eskaintzea –arreta berezia jarrita trans pertsonen babesean– helburu duen ekimenean parte hartzen duten 25 erakundeetako bat da.

Euskadiko kaleetan 450 gune baino gehiago daude dagoeneko “LGBTI+ points sarean”, LGBTI+ Puntu Seguruen Sarean, eta horien artean ertzain-etxe guztiak eta Ertzaintzaren Herritarren Arretarako Bulego guztiak daude. Sarbideetan puntu seguru gisa identifikatzen dituen bereizgarriak daude, eraso LGBTI+fobiko baten aurrean laguntza eske bertara jo ahal izateko.

Proiektu honekin hartutako konpromisoaren barruan, Ertzaintzak gogorarazi du erakunde publiko gisa duen zeregina trans pertsonen identitatea aitortzeko eta errespetatzeko, indarren dagoen legediari jarraituz.

Jaitsi erantsitako dokumentua