Ginés Pujante, Juan Bautista Peralta eta Miguel Orenesen ETAren biktima izan ziren duela 46 urte, eta datorren larunbatean gogoratuko dira Loiolako Kuartelen aurrean
Donostiako Udalak hiru plaka jarriko ditu datorren larunbatean, uztailak 5, Ginés Pujante, Juan Bautista Peralta eta Miguel Orenes 1979an ETAren biktimak izan zirenen omenez. Hauekin 35 izango dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak. Ekimen hau duela bi legealdi jarri zen martxan.
Ekitaldia datorren larunbatean izango da, uztailaren 5ean, 12:00etan, Loiolako zeharbidearen eta Aralarko Mendilerroa kalearen arteko elkarguneak sortutako plazan (Kuartelen aurrean). Beste batzuetan bezala, omenaldi xume bat izango da, eta bertan parte hartuko dute Eneko Goia Donostiako alkateak, udaleko taldeetako ordezkariek eta biktimen senideek.
Ginés Pujante García – 41 urte, bi seme eta Polizia Nazionaleko sarjentua –, Juan Bautista Peralta Montoya – 30 urte, hiru seme eta Polizia Nazionaleko kaboa – eta Miguel Orenes Guillamón – 29 urte, seme bat eta Polizia Nazionaleko kaboa – murtziarrak ziren, eta Murtziako Polizia Nazionalaren erreserba-konpainia orokorreko kide ziren.
Loiolako Kuartelera eraman zituzten, errefortzu gisa terrorismoaren aurkako borrokan, eta 1979ko apirilaren 6an iritsi ziren Donostiara. Hurrengo gauean, apirilaren 7an, kaleko jantzita itzuli ziren kuartelera, ETAko zenbait terroristek ibilgailu batetik metrailatu zituztenean. Horietako bi berehala hil ziren, eta hirugarrena bizirik iritsi zen oraindik Ospitale Militarrera, baina ospitaleratu eta gutxira hil zen.
Horrela, Udalak ekimen hau garatzen jarraitzen du gure hirian hil ziren terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktimen memoria eta ikusgarritasuna espazio publikoan berreskuratzeko.
Orain arte, 32 plaka jarri dira biktima hauen omenez:
ETA-REN BIKTIMAK (25)
KOMANDO AUTONOMO ANTIKAPITALISTAK TALDEAREN BIKTIKAK (3)
DRIL TALDEAREN BIKTIKAK (1)
BATALLÓN VASCO ESPAÑOL TALDEAREN BIKTIKAK (1)
POLIZIAREN EKINTZAK ERAGINDAKO BIKTIMA (2)
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…