Aldi berean, abisu horia igorriko du muturreko tenperatura altuengatik 12:00etatik 20:00etara
Eusko Jaurlaritzak alerta laranja igorriko du bihar, asteartea, uztailak 1, 00:00etatik 24:00etara bitartean, tenperatura altu iraunkorrengatik, EAEko kantauri isurialdeko barnealdean; eta hiru egunetan jarraian izango dira, beraz, atalasetatik gorako (32/17 ºC eremu horretarako) tenperatura minimo/maximoak. Aldi berean, 12:00etatik 20:00etara abisu horia igorriko da muturreko tenperatura altuengatik, eta kostaldea eta Ebro ondoko eskualdea abisu horian egongo dira tenperatura altu iraunkorrengatik.
Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, aire-masa bero eta lehor bat ari da bero-bolada hau eragiten. Horrela, bihar, asteartea, tenperatura maximoak 33-36 ºC-ra irits daitezke barnealdean, eta kostaldean, berriz, brisak beroa zertxobait arindu lezake, eta tenperaturak 20-30 ºC ingurukoak izan daitezke.
Adierazgarria izango da gauetan ez duela askorik freskatuko, eta tenperatura minimoak ez dira 20 ºC-tik jaitsiko (graduren bat gehiago ere izan liteke) gauean hego-haizea mantentzen den lekuetan. Arabako Lautadan, berriz, litekeena da gauetan hainbesteko berorik ez egitea.
Litekeena da asteazkenetik aurrera beroa arintzen hastea, ipar-mendebaldeko haizeak aire-masa freskoagoa bultzatu eta aire-masa beroaren lekua hartuko baitu. Hala ere, asteazken goizaldean, bai kostaldean bai Kantauri barnealdean, bero egingo du oraindik, 17-20 ºC-ko tenperatura minimoekin.
Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmeten webgunearen (http://www.euskalmet.eus) eta X sare sozialeko (@Euskalmet) kontuaren bidez.
Gomendioak
Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Osasun Sailaren autobabeserako gomendioak jarraitzea gomendatzen du.
Aire zabalean
Etxean eta barrualdean
Bestalde, iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmet (http://www.euskalmet.euskadi.eus) eta X (@Euskalmet eta @112_SOSDeiak) bidez.
Larrialdiren bat izanez gero, deitu 112ra.
BetiONek erabiltzaileen jarraipena areagotu du
BetiON Euskadiko telelaguntza-zerbitzu publikoa da, eta erabiltzaileei (81.000 inguru) egiten zaizkien jarraipen-deiak areagotzen ari da jada, tenperatura altuen ondorioak prebenitzeko, bereziki bakarrik biri direnen kasuan.
Aldi berean, BetiON jarraipen berezia egiten ari zaie edadetuenei eta desgaitasuna edo mendekotasuna dutenei, eta jakinarazten ari zaie oso garrantzitsua dela beroaldian gorputza behar bezala hidratatuta izatea, deshidratazioa baita 65 urtetik gorako pertsonak ospitaleratzeko arrazoi ohikoenetako bat. Horregatik, adineko pertsonei gogorarazten zaie likidoak kontsumitu behar dituztela, batez ere ura, etengabe eta erregulartasunez, nahiz eta egarririk ez izan.
Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…
Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…
Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…