Categorías: albisteak-berriak

575.000 euroko inbertsioa egingo du Azpeitiko udalak Izarraizpe ikastola publikoko jolastokia berritzeko

Perdillegiko eraikineko jolastokia berrituko du; hau da, Lehen Hezkuntzako haurrak hartzen dituen eraikinekoa. Lanak dagoeneko hasita daude, eta sei hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da.

Jolastoki berria bi eremu nagusitan banatuko da; alde batetik, kirol jardueretarako eremua izango du, eta, bestetik, eremu mistoa, jolas libre eta tradizionalerako pentsatua. Horrez gain, jolastokia “birnaturalizatzeko” ahalegina egingo da. Ikastetxean bertan egindako parte-hartze prozesuaren emaitzak kontuan hartuz egin du diseinua udalak.

• Kirol-jarduerarako eremua ipar-mendebaldeko zatian egongo da, eta batez ere baloi eta pilotekin egindako jolasetarako dago pentsatuta. Bi kirol kantxa izango ditu, 20×13 metrokoak; horietako batek belar artifizialezko zorua izango du (porteriekin) eta besteak zoladura gogorra, hormigoizkoa (porteria eta kanastekin eta ken daitekeen boleiboleko sarearekin). Eremuaren perimetro osoan harmaila txiki eta hormigoizko hormatxoak jarriko dira.

• Eremu mistoa: Jolas libre eta tradizionalerako oztoporik gabeko eremu laua izango da: atseden hartzeko eta biltzeko guneak, zuhaitzek babestutako jolas eremu naturalak, eserlekuak, anfiteatro txikia, jolas elementuak, baratza eta abar izango ditu.

Jolastokia birnaturalizatzeko, zoladura gogorreko eremuak berrantolatu egingo dira, egungo asfaltoa kendu eta hormigoi leundua jarriz; landaredi eta zuhaitz eremuak sartuko dira, zabalgune gogor
sentsazioa saihesteko eta eskola esparruaren hesia partzialki estaltzeko; eta gaur egun hesiaren kanpoaldean geratzen den hegoaldeko zerrenda berdea patioan integratuko da, hesia kanpoaldera mugituz.

Obrak Urbitarte enpresari esleitu zaizkio.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

15 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

18 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

18 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

18 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

18 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

18 horas hace