Categorías: albisteak-berriak

Berriz, enpresa batean lapurreta egiteagatik eta lapurtutako kreditu-txartel bat erabiltzen saiatzeagatik atxilotu dute

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du Zornotzan, indarra erabiliz lapurreta egitea eta iruzur egitea leporatuta. Atxilotua Berrizeko enpresa bateko leihoa hautsita sartu zen aldageletan, eta armairu batzuk behartu ondoren hainbat gauza lapurtu zituen, horien artean gero Zornotzako saltokietan erosketak egiten saiatzeko erabili zuen kreditu-txartela.

Atzo, asteazkena, arratsaldeko 16:10 aldera, Berrizko Olakueta auzoko enpresa bateko langile batek gizon bat ikusi zuen leihoetako baten ondoan jarrera susmagarrian. Inplikatuak alde egin zuen ikusi egin zutela konturatu zenean.

Enpresako langileek egiaztatu zuten susmagarriak leihoetako bat hautsi zuela aldageletan sartzeko, eta hainbat armairutan lapurreta egiten zuela. Handik pixka batera, biktimetako batek egiaztatu zuen motxila, dirua, agiriak eta kreditu-txartel bat lapurtu zizkiotela, eta kreditu-txartela Zornotzan baimendu gabeko erosketak egiteko erabiltzen ari zirela.

Ertzaintzako langileak enpresara hurbildu ziren lapurretaren egileari buruzko datuak biltzeko, bai eta lapurtutako txartela erabiltzen ari ziren Zornotzako establezimenduetara ere. Azkenean, lapurretaren egilearen deskribapenarekin bat zetorren gizon bat aurkitu zuten. Agenteek miatu zutenean, oinetakoetako batean ezkutatuta aurkitu zioten biktimaren kreditu-txartela.

Horren aurrean, inplikatua atxilotu egin zuten indarrez lapurreta egitea eta iruzur egitea leporatuta, eta, ondoren, polizia-egoitzara eraman zuten. Beharrezko eginbideak amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

7 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

7 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

7 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

7 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

7 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

7 horas hace