Categorías: albisteak-berriak

Kofradia-Itsas Etxea, Done Pedro Itsas-Gizonen Kofradia eta Hondarribiko Udala elkarlanean arituko dira artisau-arrantza udalerriko gazteei hurbiltzeko

Urtebeteko elkarlanaren ostean, hiru erakundeek arrantza sektorearen presentzia sustatzen jarraitzen dute udalerrian, haur eta nerabeei zuzendutako hezkuntza jardueren bitartez. Izan Arrantzale Gabonetan eta Aste Santuan STEAM trebetasunak garatzen espezializatuta dagoen GazteTEK programan sartu zenetik, proiektua tokiko hezkuntza- eta kultura-agendan protagonismoa hartuz joan da.

Udalerrian martxan jartzeko, proba pilotu bat egin zen, 2024ko martxoan, Hondarrribiako Gaztelekuko bazkide diren 13 eta 16 urte bitarteko 9 gaztek osatutako talde batekin. Horiek arrantzaleen kofradia bisitatu zuten, eta, ondoren, jarduerari buruzko ikuspegia eman zuten, baita arrantzaren munduari buruz jorratu eta ikasi nahiko lituzketen edukiei buruzkoa ere. Euren iritziak kontuan hartuta, Kofradia-Itsas Etxeak proposamen berezia egin zuen, eta Hondarribiko Udaleko Gazteria sailarekin batera, 2024-2025 bitarteko gabonetan, Izan Arrantzale Hondarribian jarri zuten martxan.

Orain, uztailean zehar, Izan Arrantzale Gazteriako udalekuetan egokitu eta txertatuko da. Oraingo honetan, Hondarribiko neska-mutilek Done Pedro Itsas-Gizonen Kofradia bisitatuko dute, eta modu ludiko eta parte-hartzailean ezagutu ahal izango dute arrantza-sektorearen benetako jarduera: espezieak eta sasoiak, arrantza-tresnak, ontziko bizitza… Hori guztia, udalerriko nortasunaren funtsezko zati den ogibide tradizional eta jasangarri horrekiko interesa pizteko diseinatutako jokoekin, itsasoko eskulanekin eta arrantza-tailerrekin konbinatuta.

Ekimen honen bidez, Kofradia-Itsas Etxeak, Done Pedro Itsas-Gizonen Kofradiak eta Hondarribiko Udalak euskal itsasertzaren garapen jasangarriarekin duten konpromisoa berresten dute, hezkuntzaren alde eginez eta belaunaldi berriei ezagutzak transmitituz.

Izan Arrantzale Gipuzkoako Baxurako Arrantza Ekoizleen Erakundearen (Opegui) ekimena den Kofradia-Itsas Etxeak bultzatutako proiektu estrategikoa da. Bere helburua artisau-arrantzari balioa ematea da, herritarren artean baxurako arrainaren kontsumoa sustatuz eta sektorean belaunaldien arteko erreleboa landuz. 6 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta adin tarte bakoitzari egokitutako azpiprograma desberdinetan egituratzen da (Izan Arrantzale Kaiatik, Izan Arrantzale Barkutik, Arrantza ikustera goaz!, etab.), beti ere kofradiak bilgune eta ikastoki izanik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

16 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

16 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

16 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

16 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

16 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

16 horas hace