Categorías: albisteak-berriak

Zarauzko autobus geltoki berria eraikitzeko partzela lehiaketara atera da

2024ko uztailan, Udalak Irita-Amillubi eremurako Plan Orokorraren aldaketa onartu zuen, bi bizitegi-gune horiek garatzeko, eta berehala ekin zion aldaketa horretan jasotakoa gauzatzeko lanari. Azken urte honetan, Amillubiko birpartzelazioa onartu da, eta gaur egun udal-brigadaren pabiloia dagoen eremu horretan eraikitzea aurreikusten den eraikuntza-multzoaren aurreproiektua idatzi da.

Amillubi garatzeko azken pausoa da, hain zuzen ere, ekaineko ohiko Udalbatzan eman zena. Bertan onartu ziren Amillubiko 1 eta 3 partzelak besterentzeko pleguak, EAJ-PNVk eta PSE-EEk osaturiko Udal Gobernuaren babesarekin eta EH Bilduren kontrako bozkarekin.

Irita-Amillubi planaren baitan, eremu hauetan hainbat proiektu gauzatzeko lanean ari da Udala, besteak beste, Zarauzko autobus geltoki berria eta 250 etxebizitza babestu. Ildo horretan, Garbiñe Oiarbide (EAJ-PNV) Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak jakinarazi zuen Iritako etxebizitza babestuen prozesua bide onean doala: “Iritako partzela garatzeko Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena lantzen ari gara, bertan 130 alokairuko babes ofizialeko etxebizitza eta 100 zuzkidurako bizitoki eraikitzeko”.

Irita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin hitzartu bitartean, “Amillubi garatzeari ekin genion. Birpartzelazio proiektua idatzi eta onartu genuen eta bertan eraikitzea aurreikusten den eraikin multzoaren aurreproiektua ere idatzi dugu”.

Amillubiko proiektuaren inguruan, Oiarbidek azaldu duenez, “bertan eraikiko diren etxebizitzen eta horien aparkalekuen ordainetan, Udalak jasoko ditu autobus geltoki bat, Iñurritzako tren geltokiarekin lotura izango duena, aparkaleku publiko bat autobus geltokiaren azpian eta 4 milioi euro inguru”. Honekin, Zarauzko Udalak herriarentzako estrategikoak diren inbertsioak garatzen jarraitzeko aukera izango du.

Amillubiko autobus geltokia garrantzitsua izango da, ez soilik zarauztarrentzat, baita eskualde mailan ere, Urola-Kostako lurralde plan partzial berriak puntu hori jasotzea aurreikusten duelako intermodalitate puntu gisa, trenarekin duen lotura dela eta.

“Bereziki garrantzitsua da geltoki honi esker komunikazio azpiegitura aldetik Zarautzek lortuko duen onura, batez ere garraio publikoaren ikuspegitik, gaur egungoak baino azpiegitura duinagoekin trenaren eta autobusaren arteko lotura indartzea ekarriko duelako. Baina baita ere autopistako irteeratik gertu, erabat herrigunean sartu gabe kotxea uzteko aukera emango duelako, bertatik, oinez edo Hiribusa edo trena hartuta herrigunera iristea posible eginez”, gehitu du Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak.

Jarrera kontrajarriak osoko bilkuran

Esan bezala, Irita-Amillubi eremua garatzen jarraitzeko pauso berri honek Udal Gobernuaren babesa eta aldeko bozka jaso zuten, aldiz, oposizioan dagoen EH Bilduk aurka bozkatu zuen. Honen aurrean, Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkatea atsekabeturik agertu da Zarautzentzat ain garrantzitsua den proiektu honen aurrean oposizioko alderdiak izan duen jarrerarekin: “Irita-Amillubi eremurako aurreikusita dagoen plana garatzean, 295 etxebizitza eraikiko dira gune horretan, 230 alokairu publikoan, 20 etxebizitza tasatu eta 45 libre. Horiek gauzatzean mila inguru izango dira Aldapetako eraikinarekin hasi genuen Etxebizitza Planaren eskutik eraikitako etxebizitza babestuak”. Alkatearentzat kontraesan nabarmena da Zarautzen proiektu honi EH Bilduk ematen dion ezetza partzela publikoak osotasunean etxebizitza publikoak egitera bideratu behar direla argudiatuz. Izan ere, “EH Bilduk gobernatzen duen udaletan lurzati publikoak saltzen ari dira etxebizitza pribatuak egiteko, adibidez, Iruñeko Udala, duela gutxi 39 milioi euro eskuratu dituena, edo, gertuago, Zumaian. Argi dago, beraz, EH Bilduren diskurtsoa kudeaketa arduratsu eta koherente batean baino oposizio eta konfrontazio posizio batean oinarritzen dela”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

5 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

5 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

5 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

5 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

5 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

5 horas hace