Gaubea, tokiko errepide baten erdian geldirik zegoen auto baten barruan lotan zegoen gidariari marihuana eta haxixa atzeman, eta atxilotu dute


25_0468 Gaubea, tokiko errepide baten erdian geldirik zegoen auto baten barruan lotan zegoen gidariari marihuana eta haxixa atzeman, eta atxilotu dute

Gaubea, tokiko errepide baten erdian geldirik zegoen auto baten barruan lotan zegoen gidariari marihuana eta haxixa atzeman, eta atxilotu dute

Prentsa Zerbitzua

2025-07-11

Ertzaintzako agenteek 29 urteko gizon bat atxilotu dute Gaubean, osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egotzita. Bere autoan 46 gramo haxix, 80 gramo marihuana, doitasun-baskula bat eta hainbat labana aurkitu zituzten.

Atzo, osteguna, goizaldean, herritarrak babesteko patruila batek guztiz desegoki geldituta zegoen ibilgailu bat aurkitu zuen Gaubea udalerriko tokiko errepide batean. Agenteek gidaria autoaren barruan lo zegoela ikusi zuten.

Ibilgailuaren atea irekitzean, polizia-patruilak marihuana-usain handia nabaritu zuen, eta auto barruan zenbait efektu ikusi zituen, hala nola haxixa izan zitekeen substantzia zuen bilgarri bat kopilotuaren eserlekuan. Gainera, aurrealdean, olanazko hozkailu bat zegoen, eta haren barruan ustez marihuana izan zitekeen substantzia zuten kristalezko bi pote eta doitasun-balantza bat. Autoaren barruan, hainbat labana ere aurkitu eta hartu zituzten.

Aurkitutako ebidentziak ikusita, ertzainek gidaria identifikatu eta atxilotu zuten, osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egotzita. Vitoria-Gasteizko Ertzain-etxean eginbideak egin ondoren, aske utzi zuten, epaileak deitzeko zain.