Categorías: albisteak-berriak

Abian da 2025eko Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Saria

Etxepare Euskal Institutuak eta LABORAL Kutxak urtero antolatzen duten itzulpen sarira proposamenak bidaltzeko epea irekita dago. Deialdi honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta 2024an argitaratutako literatura obra baten itzulpen lana sarituko da. Horrela, euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea euskararen eremutik kanpo sustatu nahi dituzte bi erakundeek, elkarlanean. Uztailaren 4tik abuztuaren 27ra bitarte egongo da deialdia irekita (oinarriak).

Itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza aintzat hartuko dira erabakia hartzerakoan. Saria 4.000 eurokoa izango da; zenbateko hori argitaletxeak eta itzultzaileak jasoko dute, erdibana. Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari banaketara bertaratu ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, medioetako elkarrizketak…).

Mundu osoko itzultzaile eta argitaletxeak aurkeztu daitezke sarira, betiere ondorengo baldintzak betetzen badituzte: aurkeztutako liburua jatorriz euskaraz idatzitako eta argitaratutako literatura lan baten itzulpena izatea, eta itzulpen hori 2024. urtean zehar argitaratutakoa izatea, aurtengo edizioaren kasuan.

Iaz, Estibaliz Lizasok euskaratik katalanera itzulitako Uxue Alberdiren ‘Kontrako eztarritik’ lanak jaso zuen saria. Bartzelonako Pol·len edicions argitaletxeak plazaratu zuen itzulpena, ‘Revers. Testimonis de dones bertsolaris’ izenburupean. Estibaliz Lizasoren “zuzeneko” itzulpen lana, erabilitako hizkuntza “guztiz benetakoa”, eta “egilearen helburuari modu eraginkorrean” erantzuten diona, saritu zuen epaimahaiak.

Etxepare-LABORAL Kutxa Itzulpen Saria 2015. urtean sortu zen jatorriz euskaraz idatzitako literatura-lanen itzulpenak saritzeko, itzulpenak baitira euskal idazleek eta hauen lanek nazioarteko hedapena izan dezaten zubia. Sari honek sarritan ezkutuan gelditu ohi den itzultzaileen lana nabarmendu eta lehen lerroan jartzea du xede.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Gobierno Vasco activa el proceso para recuperar 1.000 viviendas que perdieron la calificación de VPO

El Gobierno Vasco ha puesto en marcha un nuevo proceso para recuperar 1.000 viviendas que…

13 minutos hace

Osasun Departamentuak San Fermin jaietako 508 arreta propio eta Larrialdi zerbitzuetan 7.213 arreta egin ditu, 2024an baino % 9,11 gutxiago

Fernando Domínguez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak, Estrella Petrina Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kudeatzaileak eta Miren…

13 minutos hace

Nafarroak beharrezkotzat jotzen du ahalik eta arinen aldatzea irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko sistema berri bat ezarriko duen araudia

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioari eskatu dio lehenbailehen arintzeko Espainiako…

13 minutos hace

Nafarroako Gobernuak Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren 2025-2028 Plan Estrategikorako ekarpenen prozesua ireki du

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bitartez, ekarpenen…

13 minutos hace

Esnaola kontseilariak Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Nazioarteko Astearen ospea nabarmendu du 51. edizioaren inaugurazioan

MIGUEL OSES Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak inauguratu du Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen…

13 minutos hace

Detenidos en Hernani los conductores de tres furgonetas en las que viajaban 24 personas indocumentadas

La Ertzaintza detuvo la madrugada del pasado domingo a tres hombres, de entre 21 y…

13 minutos hace