BASQUE. MUSIC. egitasmoak Euskal Herriko musikariei zuzendutako bi deialdi berri abian jarri ditu, euskal talde eta artisten zabalkundea sustatze aldera. Bata, azaroaren 6tik 8ra Balear uharteetan ospatuko den Fira B! musika eta arte eszenikoen merkatu profesionalerako deialdia da. Hitzordu horretarako, antolatzaileek jazz euskal talde baten emanaldia programatuko dute programazio ofizialean. Bestea, Andaluziako Puerto de Santa Marían azaroaren 20tik 22ra egitekoa den Monkey Week merkatu profesionalerako showcase-deialdia da. Merkatu horretarako, antolatzaileek bi euskal artista edo talde aukeratuko ditu.
Hala, bai Fira B! bai Monkey Week jardunaldi profesionaletan aritzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea honakoa da: uztailaren 16a. Fira B! azokan jarduteko onuradun suerta daitekeen euskal jazz musika-taldearen showcasea babestuko du BASQUE. MUSIC.-ek, eta horrez gain, Fira B!-ren antolakuntzak, bere aldetik, beregain hartuko du euskal musika jaialditako bi programatzaileren bidaia gastuak. Halaber, Monkey Week jaialdirako onuradun suerta daitezkeen bi euskal talderen showcase edo emanaldi-gastuak, bidaietarako baldintza-orri honetan xedatzen denaren arabera.
Fira B! 2015ean sortu zen Balear Uharteetako arte eszenikoen erakusgarri gisa, Searts (2013) eta Illescena (2014) egitasmoen tankerara. 2016an musika gehitu zuen haren ohi zituen arte eszenikoen diziplinetara.
Fira B! merkatuaren ikuspegia emanaldi eszenikoez haraindi doa, non musikako eta arte eszenikoetako artistek bezainbat programatzaileek bat egiten baitute, topaketara bertaratzen diren kolektibo ezberdinen arteko lankidetza eta sorkuntza sustatzea xede.
Balear Uharteetako gobernuak antolatua da, IEB Institut d’Estudis Baleàrics erakundearen bitartez, eta Consell de Mallorca eta Palmako udalarekin elkarlanean.
Euskal Herriko musikaria edo euskal musika taldeko kidea bazara, eta Fira B! azoka profesionalaren 2025eko deialdian partu hartu nahi izanez gero, bete honako galdetegi hau.
Gainera, Euskal Herriko bi musika jaialditako programatzaileak aukeratze aldera, honako galdetegi honetan izena eman daiteke, epemuga berberean.
Musika independentearen topaguneetako bat da, non artistek, musika sektoreko profesionalek eta publikoak bat egiten duten mundu-mailako delegatuekin batera. Europar eta latinoamerikar eszena ikusarazten duen showcase formatuen aitzindaria da eta, zuzeneko emanaldiez gain, jardunaldi profesionalak ere bere baitan hartzen ditu: tailerrak, mentoring eta networking jarduerak.
Euskal Herriko musikaria edo euskal musika taldeko kidea bazara, eta Monkey Week azoka profesionalaren 2025eko deialdian parte hartu nahi izanez gero, bete honako galdetegi hau.
26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la…
Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…
Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…
Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…
Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…
La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…