Gobernu Kontseiluak baimena eman du Hazitek programaren bidez euskal enpresentzako ikerketa industriala sustatzeko aurrekontua 27 milioi eurotan handitzeko; hala, aurtengo lehen hiruhilekoan aurkeztutakoak baino proiektu gehiago finantzatu ahal izango dira. Horrela, Imanol Pradales Lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoetako bat bete du Eusko Jaurlaritzak. Zehazki, hasierako 93 milioi euroetatik 120 milioira pasa da programa honen aurrekontua.
27 milioi horietatik, 11,45 aurten bertan egikarituko dira, eta gainerakoa hurrengo hiru urteetan; beraz, Jaurlaritzak dagokion konpromiso-kreditua onartu du.
HAZITEK programaren helburua da ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak finantzatzea, bai izaera lehiakorrekoak, bai izaera estrategikokoak, Industria Adimendunaren, Energia Garbien eta Osasun Pertsonalizatuaren arloetan. Bi kasuetan jasangarritasun-alderdiek garrantzi handiagoa izango dute.
HAZITEK laguntza-programa
Programaren helburua —laguntzak SPRI Taldeak kudeatzen ditu— euskal industria indartzea da, enpresen I+G jardueraren bidez, eta horretarako modu erabakigarrian laguntzen dio euskal ekoizpen-sarearen lehiakortasun globalari, eta eragin ekonomiko adierazgarria izan dezaketen emaitzak sortzen ditu. Euskadirentzat estrategikoak diren espezializazio-eremuetan eta merkatutik hurbilen dauden I+G faseetan ardaztutako laguntzak eskaintzen dira.
Ohikoa denez, programak bi laguntza-ildo ditu: izaera lehiakorreko ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak eta izaera estrategikoko ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak.
2024ko deialdian, Hazitek programak 654 proiektu finantzatu zituen, eta guztira 91,2 milioi euro eman dirulaguntzatan. Horrek 265 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatu zuen Euskadiko 759 enpresatan Ikerketa Industrialeko eta Garapen Esperimentaleko jardueretan. Izaera lehiakorreko ildoan 623 proiektu lagundu ziren eta 666 enpresak parte hartu zuten; izaera estrategikoko ildoan 31 proiektu lagundu ziren eta 184 enpresak parte hartu zuten.
Industriarentzako laguntza-programei buruzko informazio guztia SPRI Taldearen webgunean kontsulta daiteke
26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la…
Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…
Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…
Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…
Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…
La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…