Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak mila bat landareko kalamu-plantazio bat desegin du Urdulizen, eta bi pertsona atxilotu ditu

Getxoko mugapean droga-trafikoarekin lotuta egindako ikerketaren esparruan, Ertzaintzak Urdulizko pabiloi batean marihuana-plantazio bat kudeatzen zuten 32 eta 64 urteko bi pertsona atxilotu zituen atzo. Polizia-baliabideek mila landare inguru atzeman zituzten, eta pabiloiko argindarra sarera legez kanpo konektatuta zegoela egiaztatu zuten.

Getxoko Ertzain-etxeko agenteek egindako operatiboa polizia-aurrekariengatik ezaguna zuten pertsona baten inguruko susmoen ondorioz hasi zen.

Egindako ikerketei esker jakin ahal izan zen, susmagarriak alokatuta zuen eta Urdulizko landa-eremu batean zegoen pabiloi batetik usain handia, marihuanarena izan zitekeena, zetorrela.  Zegozkion baimenak lortu ondoren, agenteak barrura sartu ziren, eta hazkunde-fase aurreratuan zeuden 967 kalamu-landarez osatutako plantazio bat aurkitu zuten. Era berean, egiaztatu zuten landareak hazteko eta garatzeko behar ziren ureztatze automatikoko, aireztapeneko eta argiztapeneko sistemak instalatuta zeudela. Azken batean, agenteek plantazioa mantentzeko behar zen material guztia aurkitu zuten pabiloian.

Ebidentzia horien aurrean, agenteek 32 eta 64 urteko bi gizon atxilotu zituzten osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta.

Atxiloketan, pabiloiaren errentariak agenteei esan zien argindarra legez kanpo konektatuta zuela sarera, eta, zegozkion egiaztapenak egin ondoren, argindarrarekin iruzur egitea ere leporatu zioten.  

Polizia-aurrekariak dituzten bi atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten, eta gaur goizean bertan jarri dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Jaitsi Argazkia/Foto 1

Jaitsi Argazkia/Foto 2

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

3 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

3 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

3 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

3 horas hace

Nafarroako Gobernuak 150.000 euroko laguntzak aktibatu ditu migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan esku hartzen duten erakundeentzat

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 150.000 euroko diru-laguntzaren deialdia baimendu du, migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan (joan den…

3 horas hace

Nafarroako Gobernua ez dago ados Espainiako Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko proposamenarekin

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du ez dagoela ados Espainiako Konstituzioa erreformatzeko UPNren talde parlamentarioak…

3 horas hace