Categorías: albisteak-berriak

Guggenheim Bilbao Museoak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Olafur Eliasson artistak Garapenerako Lankidetza proiektua jarri dute abian

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatu Teresa Laespadak eta Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusi Miren Arzalluzek Garapenerako Lankidetza-proiektu berria aurkeztu dute gaur Museoan: «Esnea hozteko estazio satelitea Zambian». Ekimen hau ‘Bizkaia Koopera’ foru-estrategiaren barruan gauzatzen diren ekintzetan sartzen da, aldi berean NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Estrategiaren baitan ezartzen direnak.

Proiektu berriak Museoaren, Aldundiaren eta Olafur Eliasson artistaren ahaleginak batzen ditu, azken honek abian jarritako Little Sun fundazioaren bidez Zambiako Makoke eskualde urruneko 38 abeltzainen bizitza hobetzeko, ez baitute sarbiderik esne-bilketako merkatu ofizialetara.

Little Sun fundazioak «Energia Komunitarioko Zentroak» izenekoak ezarri ditu Zambiako hainbat eremutan, esnea hozteko eguzki-energiaz elikatutako teknologia berritzailea abeltzainei eskaintzeko. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren babesarekin azpiegitura horien irismena handitu ahal izan da, Makoke eskualdean esnea biltzeko estazio satelite bat inauguratuta, urruneko eremuetan bizi direnek esnekiak merkaturatzeko aukera izan dezaten.

Aldi berean, Aldundiaren eta Museoaren lankidetzarekin, Little Sunek abeltzainentzako trebakuntza-tailerrak antolatu ditu, animalien osasunari, haien gaixotasunen prebentzioari, sasoi lehorreko elikadura-estrategiei eta uraren kudeaketa eraginkorrari buruzko ezagutzak sendotu ditzaten, kontuan hartuta horrek produktibitatea hobetzeko eta komunitatearentzat diru-sarrerak sortzeko aukera emango diela. Tailer horiek esnea hozteko estazio satelite berrian eta Little Sunen energia komunitarioko hiru zentrotan emango dira, eta urruneko landa-eremuetako 300 baserritar ingururi zuzenduko zaizkie.

Aurreko proiektuak

Hauxe da Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Guggenheim Bilbao Museoak elkarrekin sustatu duten ekimen berria, Olafur Eliasson artista daniar-islandiarrak sortutako Little Sun irabazi-asmorik gabeko erakundeari laguntzeko.

2020az geroztik, beti ere lehen aipatutako ‘Bizkaia Koopera’ estrategia horren barruan, hainbat proiektu jarri dira abian Senegalgo eta Zambiako landa-eremuetan, tartean hauek: etxeko eguzki-lanpara eramangarrien banaketa, Olafur Eliassonek batez ere osasun-arlorako diseinatuak; nekazaritzako produktuak kontserbatzeko lehorgailuen instalazioa; eguzki-panelen eta osasun-makineriaren instalazioa, eta osasun-zentroetako instalazioen modernizazioa.

Olafur Eliasson artista daniar-islandiarrak (1967an jaioa) erakusketa handi bat izan zuen Guggenheim Bilbao Museoan duela bost urte. Ikuslea bere artearen erdigunean jarri eta gori-gori dauden gaiez —ingurumen-jasangarritasunaz, besteak beste— ohartarazten zuen erakusketak.

Aurkezpenean, Laespada Foru Diputatuak Garapenerako Lankidetzaren eremuan erakundeen arteko lankidetzak duen garrantzia azpimarratu du, bereziki Guggenheim Bilbao Museoaren eta Olafur Eliasson artistaren kasuan. «Gure lankidetza berritu izanak erakusten du proiektuek funtzionatzen dutela. Garapenerako Lankidetzarako eragile berriak gehitu nahi ditugu», gaineratu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

1 hora hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

4 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

4 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

4 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

4 horas hace

Nafarroako Gobernuak 150.000 euroko laguntzak aktibatu ditu migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan esku hartzen duten erakundeentzat

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 150.000 euroko diru-laguntzaren deialdia baimendu du, migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan (joan den…

4 horas hace