Categorías: albisteak-berriak

Hasitako eta Amaitutako Etxebizitzei buruzko Estatistikaren txostena: 2025eko lehen seihilekoan BOE gutxiago hasi dira, batez ere ekimen pribatukoak

  • Uztailean % 97,2 jaitsi dira hasitako ekimen pribatuko BOEak, eta % 74,4 ekimen publikokoak. Etxebizitza Sailak adierazi du Jaurlaritzaren mendeko kalifikazio berri gehienak urteko azken hiruhilekoan egingo direla
  • Amaitutako etxebizitza babestuak egonkor mantendu dira, % 1,6ko aldakuntzarekin, 2024an 429 unitate izatetik 2025ean 436 izatera igaro baitira

2025eko bigarren hiruhilekora arte Euskadin hasitako etxebizitza babestuen kopuruak nabarmen egin du behera aurreko urteko aldi beraren aldean, batez ere ekimen pribatuari dagokionez. Hala islatzen du EUB – Etxebizitzaren Euskal Behatokiak argitaratutako azken HAEE txostenak. Bertan, eremu pribatuaren aldetik hasitako etxebizitzen % 97,2ko beherakada ikusten den, 2024an 430 izatetik aurten 12 bakarrik izatera igaro baitira.

Eusko Jaurlaritzak sektorearen egonkortasunari eusteko ahaleginak egin dituen arren, uzkurdura hori bat dator etxebizitzaren arloko etorkizuneko erregulazioari buruzko eztabaidako une batekin. Ildo horretatik, joan den maiatzean datu kezkagarri horien berri izan ondoren, Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila enpresa sustatzaileekin bildu zen ‘geldialdi horren’ arrazoiak bertatik bertara ezagutzeko, baina ez du horri buruzko erantzun argigarririk jaso orain arte. Maiatzaren 12an Lakuan egindako bileran, Denis Itxaso sailburuak enpresei eskatu zien ez espekulatzeko aurki onartuko den Premiazko Neurrien Legearekin. “Espero dezagun hurrengo hiruhilekoetan joera hori aldatzea, herrialde osoa baita asko jokoan duena. Sektore pribatuak etxebizitza babestua sustatzen ere lagundu behar du”, adierazi du sailburuak.

Horri gehitu behar zaio etxebizitza tasatu autonomikoak erabat desagertu izana, 2025eko bigarren hiruhilekoan 128 unitate izatetik bakar bat ere ez izatera igaro baitira. Aldiz, etxebizitza libreek % 87,3 egin dute gora, 706 unitatetik 1.322ra.

Bestalde, hasitako etxebizitza publiko babestuen guztizko kopurua 2024ko bigarren hiruhilekoan 558 izatetik 2025ean 143 izatera igaro zen; hau da, % 74,4ko jaitsiera izan da. Gogoratu behar da, lehen seihilekoko datu negatiboak gorabehera, Eusko Jaurlaritzak bete egingo dituela 2025erako aurreikusitako etxebizitzen sustapen publikoko helburuak. Izan ere, ohiko joerari jarraituz, datozen hilabeteetan sustapen kopuru handi bat aktibatzea aurreikusi da, dagoeneko prest dauden behin-behineko kalifikazioen bolumen handiari esker.

Horrela, aurreikusi da Sailaren eta Visesa sozietate publikoaren artean 1.000 bat etxebizitza babestu hastea urtea amaitu baino lehen. Horietatik, 236 Sailari dagozkio, eta beste 730 Visesari, eta horrek ahalbidetuko du ekitaldia ixtea etxebizitza publikoa bultzatzeko urteko helburuetara askoz gehiago egokitutako balantzearekin. Horri gehitu behar zaio alokairu eskuragarriko etxebizitzak hasi izana. Horiek titulartasun eta ekimen pribatuko BOEak dira, eta horien jabeek 50.000 euroko dirulaguntza jasotzen dute etxebizitzako, etxebizitza 50 urtez alokairu eskuragarrian mantentzearen truke.

Amaitutako etxebizitzen egonkortasuna

Amaitutako etxebizitzei dagokienez, 2025eko bigarren hiruhilekoan urte arteko % 38,5eko jaitsiera izan da 2024ko aldi beraren aldean, 709 unitate izatetik 436 izatera igaro baitira.

Hala ere, esparru babestuan, kalifikaziopeko etxebizitzen guztizkoa egonkor mantendu da: 436 etxebizitza, aurreko urtean 429en aldean (+% 1,6). Aipatzekoa da, halaber, amaitutako BOE pribatuen % 48ko igoera (250etik 370era); sektore pribatuak sustatutako etxebizitza sozialak, berriz, 42 dira, aurreko urteko jarduerarik ezaren aldean.

Hala eta guztiz ere, 2025eko lehen seihilekoko balantzeak agerian uzten du etxebizitza babestuen sustapena, publikoa zein pribatua, nabarmen moteldu dela, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak urteko helburuekiko konpromisoari eutsi dion eta, dagoeneko, urtearen bigarren erdian jarduera handiagorako prestatzen ari den.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

12 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

15 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

18 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

18 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

18 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

18 horas hace