25_0486 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak atzo Samaniegon desagertutako 70 urteko gizon baten bila ari dira

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak atzo Samaniegon desagertutako 70 urteko gizon baten bila ari dira
Servicio de prensa
2025-07-19
Atzo gaueko hamarretatik aurrera, Eusko Jaurlaritzako larrialdietako teknikari batek atzo arratsaldetik desagertuta zegoen Samaniegoko bizilagun baten bilaketa koordinatzen du.
Bilaketa lanetan, Zaintza eta Erreskate Unitateko hainbat ertzainez eta patruilez gain, Arabako suhiltzaileek, Elorrioko txakurrek, inguruko boluntarioek, MiƱoien taldeko kideek eta Gurutze Gorriko eta DYAko kideek ere parte hartzen dute.
Jasotako informazioen arabera, pertsona azken aldiz 18:30ean ikusi zuten etxetik irteten, praka beixak eta niki urdin argi bat jantzita. Oro har, Samaniego inguruko landa-bideetan ibiltzen da.