• Imanol Pradales: «Legegintzaldiaren hasieran, Ertzaintzari bere zeregina betetzeko beharrezko eskumenak eta bitarteko onenak ematea jarri genuen helburutzat: Euskadiko pertsona guztien lasaitasuna eta segurtasuna zaintzea. Guztion ongia babestu nahi da, segurtasun osoa zainduko duen euskal polizia integrala errealitate bihurtuz»
Ertzaintzak, gaurtik aurrera, helikoptero berria izango du Zaintza eta Erreskate Unitaterako. Imanol Pradales Lehendakaria, Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak lagunduta, gaur goizean Ertzaintzaren polizia-basean helikopteroa hartzeko eta inaugurazio-hegaldirako egin den ekitaldian izan da. Airbus aeronautikako multinazionalak fabrikatutako aireontzia da, H135 T3H modeloa. Ekitaldian Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordea eta Joana Egiluz Babes Zibileko sailburuordea, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua, Ertzaintzako beste hainbat agintari eta ordezkari eta Airbus enpresaren ordezkariak ere izan da.
Iaz, Euskadiko larrialdi-zerbitzuek 875 ezbehar artatu zituzten mendi, kostalde eta ibaietan, hau da, egunean bi esku-hartze baino gehiago. Kopuru horrek agerian uzten du ustekabeko egoeretan baliabide eraginkorrak eduki behar direla. «Edozeini gerta dakioke galtzea, erortzea, edo istripu batengatik laguntza behar izatea. Eta hori gertatuko balitz, jakin behar dugu azkar eta behar bezala hornituta joango direla gure bila. Horrelako egoeretan agerian geratzen da zerbitzu publiko eraginkor, profesional eta hurbilaren garrantzia», azpimarratu du Imanol Pradales Lehendakariak. Testuinguru horretan, Lehendakariak «Euskadin segurtasun integrala indartzen jarraitzea garrantzi handiko bi esparrutan: zaintza eta erreskatea. Ertzaintza eta Babes Zibila» Eusko Jaurlaritzaren apustua nabarmendu du.
Legegintzaldia hasi zenetik, Eusko Jaurlaritzak lehentasun gisa ezarri zuen Ertzaintzari beharrezko tresnak ematea. «Legegintzaldiaren hasieran, Ertzaintzari bere zeregina betetzeko beharrezko eskumenak eta bitarteko onenak ematea jarri genuen helburutzat: Euskadiko pertsona guztien lasaitasuna eta segurtasuna zaintzea. Guztion ongia babestu nahi da, segurtasun osoa zainduko duen euskal polizia integrala errealitate bihurtuz», gogorarazi du Lehendakariak. Ildo horretan, «oso garrantzitsutzat» jo ditu azken urtean lortutako aurrerapenak, besteak beste, euskal poliziaren baliabideak eta baldintzak hobetzeko akordioa, portuetan hedatzea eta ‘Basque Segurtasun Foroa’ abian jartzea.
Aireontzi berria azken belaunaldiko bi motorreko helikoptero bat da, Safran Arrius 2B2plus motorrak ditu eta horrek potentzia handiagoa ematen dio, bereziki egun beroetan eta altitude handietan, eta “A kategorian”, helikopteroentzako segurtasun-estandarrik altuenean, jarduteko ziurtatuta dago. Aireontziak 3,100 kg-ra arteko pisu gordinarekin jardun dezake, 5 pertsona eraman ditzake erreskate-konfigurazioan (2 hegaldi-kabinan eta beste 3 bidaiari-kabinan, eta kabina horretan erreskatatutako pertsona zaurituak garraiatzeko ohatila batentzat ere badago lekua), eta 7 pertsona polizia-zaintzaren konfigurazioan.
Gainera, helikoptero berriak honako prestazio tekniko hauek ditu:
Segurtasun Sailak 8,2 milioi euro inbertitu ditu Ertzaintzarentzako helikoptero honetan, eta horrekin flota modernizatuko du, modelo zaharrenetako bat ordezkatuz, modu horretan misioetan, batez ere mendiko erreskatean, segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko. Aireontzi berria Zaintza eta Erreskate Unitatearen uneko beharren arabera konfiguratuko da:
XIII. Legegintzaldiko Gobernu Programan, 38. konpromisoaren bigarren ekimenean dago jasota “helikopteroen flota berritzea eta ibilgailuen flota berritu eta modernizatzea”. Ertzaintzak, gaurtik aurrera, helikoptero berria izango du zaintza- eta erreskate-lanetarako. Gainera, otsailaren amaieratik, herritarren segurtasunerako lanetarako erabiltzen diren 300 ibilgailu berritu dira.
– Informazio gehiago Irekian: https://irekia.eus/seg/C2T
Jaitsi Pradales Lehendakariaren argazkia
Jaitsi Helikoptero berrien argazkia
Ertzaintzak 33 eta 35 urteko bi gizon atxilotu zituen atzo arratsaldean, Bilboko Ametzola auzoko etxebizitza…
26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…
“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…