Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Eibarren, lapurtutako objektuen errezibitze-delitua leporatuta. Atxilotua bi aldiz harrapatu zuten legez kanpoko hainbat objektu furgoneta batean kargatzen, ondoren objektu horiek Marokora eraman eta bertan saltzeko.
Atxiloketa atzo izan zen, Ertzaintzak ikerketa amaitu eta susmagarriari atzemandako hainbat objektu lapurtuta zeudela ondorioztatu ostean. Objektuen artean zenbait bizikleta, hogei bat gailu elektroniko, zenbait ekipo informatiko eta hainbat tresna zeuden.
Ikerketa joan zen apirilean hasi zen, Eibarko Udaltzaingoak gizon bat furgoneta batean zenbait bizikleta eta material informatikoa —beste objektu batzuen artean— kargatzen harrapatu zuenean. Agenteei adierazi zienez, material horiek bere jabetzakoak ziren eta Marokora eramango zituen saltzeko. Hala ere, ez zuen fakturarik aurkeztu eta ezin izan zuen haien jatorria zehaztu. Agenteek pertsona hori identifikatu, honek zeraman karga hartu eta Ertzain-etxera eraman zuten. Ertzaintza bera arduratu zen ikerketaz, objektuen jatorria zehazteko.
Ikerketa egiten ari ziren bitartean, susmagarriari beste objektu batzuk atzeman zizkioten, berriz ere bere furgonetan kargatzen ari zenean. Zegozkien ikerketak egin ondoren, gizonari atzemandako bost bizikleta hiru lapurretarekin lotuta zeudela ondorioztatu zuten, horietako bi Eibarren eta bestea Durangon, eta material informatikoa Eibarko ikastetxe batena eta Lea-Artibaiko beste batena zela, baita zenbait partikularrena ere.
Ebidentzia horien aurrean, atzo atxilotu zuten susmagarria —polizia-aurrekariak dituen 46 urteko gizonezkoa— errezibitze-delitua egin zuela egotzita.
Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…
Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…
El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…
El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…
La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…
El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…