Categorías: albisteak-berriak

Euskadik eta Boisek lehen pausoa eman dute etorkizuneko campus transozeanikoa garatzeko

  • Imanol Pradales Lehendakariak iragarri du etorkizunean campus transozeaniko bat sortuko dela EHUren eta Boise State Universityren (BSU) artean. Campus horren lehen urratsak ingeniaritzaren arloan ematea aurreikusita dago
  • Etxepare Institutuak eta BSUk lankidetza-hitzarmena berritu dute, BSUn euskal hizkuntza eta kultura ikasten jarraitu ahal izateko

Imanol Pradales Lehendakariak gaur goizaldean (17:40an AEBn) iragarri duenez, Etxepare Institutuaren eta Boise State Universityren arteko hitzarmena berrituko du Euskadik. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatearen bidez, Euskadik BSUrekiko loturak indartuko ditu, etorkizunean campus transozeaniko bat sortzeko akordio batekin. Campus horren lehen urratsak ingeniaritzaren arloan aurreikusita daude. “Gure helburua etorkizuneko campus transozeanikoaren bidean lehen pausoa ematea da”, azpimarratu du Imanol Pradalesek Boise State Universityn antolatutako galan, 2025eko Jaialdian parte hartzera joan diren euskal erakundeentzat.

BSUk euskal ikasketen zentro propioa du gaur egun. 1974an sortu eta bultzatu zen, euskal ikasketetan espezializatzeko Boisetik etorritako lehen taldea Oñatira iritsi zenean. Elkartrukearen antolatzaileetako bat Pat Bieter izan zen, Larrabetzuko Eloisa Garmendiarekin ezkondu eta euskal kultura ezagutu zuena.

Pat Bieterren lehen konexio horren ondorioz, Boise State’s International Education Program sortu zen, eta, ondoren, haren seme Johnek Euskal Ikasketen Zentroa sortu zuen. Zentro honek indarrean jarraitzen du eta 600 ikasle baino gehiago hartzen ditu urtero.

Lehendakariak berak bere hitzaldian gogora ekarri duen istorioa da: “Patek konpromiso handia hartu zuen bere komunitatearekin, eta ordezkari politiko gisa jardun zuen bere bizitzako azken urteetan”. “Asko baloratzen dugun konpromisoa da. Bereziki garrantzitsua baita populismoak, demagogiak eta intolerantziak lekua irabazten duten une honetan”, nabarmendu du lehendakariak, eta gaineratu du etorkizuneko campus transozeanikoak, hain zuzen ere, Pat Bieterrek eta haren emazte Eloisa Garmediak utzitako ondarearen gainean etorkizun berri bat eraiki nahi duela.

Etxepare Institutua

Etxepare Euskal Institutuaren eta Boise State Universityren arteko hitzarmen berrituari dagokionez, BSUn euskal hizkuntza eta kultura ikasten jarraitu ahal izateko lankidetza-ildoak mantentzen dira. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak bi lankidetza-hitzarmen estrategiko sinatu dituzte Boiseko Unibertsitatearekin, bata euskal ikasketen inguruko ikerketari laguntzeko programa berri bat abian jartzeko eta bestea 2015etik abian den Eloise Garmendia Bieter katedraren etorkizuna bermatzeko. Bi akordio horiek urrats garrantzitsua dira euskal ikasketak nazioarteko esparru akademikoan sendotzeko.

Ibone Bengoetxea Lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarentzat, hitzarmen horrek indartu egiten du euskararen nazioarteko presentzia, eta sendotu egiten du Euskadik kultura-eragile ireki, dinamiko eta global gisa duen posizioa. “Gure hizkuntza eta kultura mugetatik harago partekatzen duen eta mundu osoko komunitate eta unibertsitateekin harremanak estutzen dituen Euskadi baten alde egiten dugu apustu”, azpimarratu du.

Boise State Universityk antolatutako galan izan da Bengoetxea, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Ander Caballero, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendari Ziortza Olano, Euskadik Estatu Batuetan eta Kanadan duen ordezkari Conchi Aranguren eta Bizkaiko Alhaldun Nagusia Elixabete Etxanobe lagun zituela.

“Ekimen horiek guztiek gure ‘Euskadi Globala ‘estrategiari laguntzen diote. Estrategia horren helburua da Euskadin hazkundea eta ongizatea sustatzea. Hobeto konektatuta egoten lagunduko diguten zubi berriak eraikitzen jarraitzea”, esan du lehendakariak.

Horretarako, euskal diaspora “inoiz baino aktiboago” egon behar dela azpimarratu du, “funtsezko zeregina betetzen baitu”. “Gure anbizioa diaspora Euskadirentzat funtsezko elementu diplomatiko gisa mobilizatzea da, eta euskal sare globalekin konektatzen laguntzea. Ahal den guztietan eragina zabaltzen saiatzea da gure helburua”, esanez amaitu du hitzaldia lehendakariak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0332 Lasarte-Orian emakume bat atxilotu dute edadeko beste emakume bati, “besarkada solidarioa” teknika erabiliz, erloju bat lapurtu ondoren

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Lasarte-Orian edadeko beste emakume bati lapurreta egitea leporatuta. Emakumea modu…

1 hora hace

26_0331 Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon hiru etxetan lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek bi gizon atxilotu dituzte, Bizkaiko hiriburuko hainbat etxebizitzatan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.…

1 hora hace

26_0330 La Ertzaintza y las Policías Locales de las Encartaciones realizarán controles conjuntos

26_0330 La Ertzaintza y las Policías Locales de las Encartaciones realizarán controles conjuntos Ertzaintzak eta…

1 hora hace

Herritarren Segurtasunak Barakaldoko Udaltzaingoaren eta Babes Zibilaren lana aitortzen du, egindako lanagatik, DANAn egindako jarduketagatik eta nabarmendutako beste esku-hartze batzuengatik

Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Arloak astearte honetan egin du Udaltzaingoko langileei eta Babes Zibileko boluntarioei…

4 horas hace

Debabarrenak biziberritze-bidean aurrera egin du, Eskualdeko Plan Estrategikoaren esparruan 16 milioi euro baino gehiago gauzatuta

Talde Motorra Elgoibarren bildu da, Lehentasunezko Jarduera Eremuaren bide-orrian jasotako proiektuen eta jarduketen azken urteko…

4 horas hace

Basque Segurtasun Foroak 40 ordezkari instituzional inguru bildu ditu Bizkaian segurtasunaz hitz egiteko

Bingen Zupiria eta Elixabete Etxanobe lurraldeko segurtasunaren egoeraren eta ikuspegi integral batetik aurkezten diren etorkizuneko…

4 horas hace