Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak enpresetan lapurretak egiten espezializatutako talde ibiltari bateko kide bat atxilotu du

Muskizko Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten joan den abuztuaren 9an, BI-636 errepideko Balmasedako irteeran, atzetik segi ondoren, enpresetan egindako lapurretak leporatuta.

Joan den larunbatean, abuztuaren 9an, gaueko hamar eta erdiak aldera, Abanto-Zierbenako El Campilllo industrialdeko segurtasun-agente batek ohartarazi zuen inguruan susmagarri batzuk zebiltzala zokomiran, txanoak jantzita eta poltsak hartuta, eta ibilgailu batean ihes egin zutela. Agenteak matrikula­-plakaren zenbakia ere eman zuen.

Muskizko Ertzain-etxeko patruilak berehala hurbildu ziren adierazitako lekura, eta ibilgailua ikustean atzetik segi zioten AP-8an, BI-636 errepideko Balmasedako irteerara, ordainlekura, arte. Lau bidaiariak korrika irten ziren eta oinez jarraitu zuten ihesi, eta agente jarduleek horietako bat atxilotu zuten. Beste hiruri oinez segi zieten, baina eremu malkartsua zenez, bi agente zauritu ziren eta osasun-zentro batera eraman behar izan zituzten.

Ibilgailuan lapurretak egiteko erabilitako maskarak aurkitu zituzten, bai eta erremintak eta beste hainbat gauza zituen motxila bat ere. Egindako ikerketaren ondorioz jakin ahal izan zuten atxilotua, 28 urtekoa, Esquadra Mossoen erreferentziaren arabera, enpresetan lapurretak egiten espezializatutako talde kriminal antolatu eta ibiltari bateko kidea zela, eta aurrekari ugari zituela polizia-kidego ezberdinetan.

Berez, ikerketaren ondorioz, Abanto-Zierbenako El Campillo industrialdean indarra erabiliz egindako bi lapurretaren egileak abuztuaren 8tik, ostiraletik, abuztuaren 9rako goizaldean Astigarragan, Andoainen, Adunan eta Donostian, lau enpresatan, egindako beste lau lapurretarekin erlazionatu ahal izan dituzte, ikerketapean jarraitzen dutenak.

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten indarra erabiliz lapurreta egitea, kalteak eragitea eta agiria faltsutzea leporatuta, ikerketaren bidez ziurtatu ondoren ihes egiteko erabilitako ibilgailuaren matrikula-plaka manipulatuta zegoela, eta gaur goizean jarri dute agintari judizialaren eskuetan.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du ihes egin zuten beste hiru gizonak identifikatzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

4 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

7 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

10 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

10 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

10 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

10 horas hace