Categorías: albisteak-berriak

Bizkaiko Aldundiak kontsulta bat ireki du gazteek zer lehentasun eta erronka dituzten jakiteko

Bizkaiko Foru Aldundiak, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bitartez, parte hartzeko prozesu bat jarri du abian, lurraldeko gazteen kezkei, beharrei eta lehentasunei buruzko informazioa zuzenean biltzeko.

Antzeko beste ekimen batzuk ez bezala, prozesu hau ez da mugatuko datuak diagnostiko gisa biltzera. Aitzitik, hiru fasetan egituratzen da – entzutea, eztabaidatzea eta instituzioan eragitea -, gazteen ekarpenek etorkizuneko politika publikoen diseinuan benetako inpaktua izango dutela bermatzeko.

Prozesuaren hasieran, Bizkaiko gazteei zuzendutako inkesta publiko bat irekiko da. Inkesta horri esker, gazteek beren eguneroko bizitzari eragiten dioten erronka nagusiei buruz dituzten iritziak eta esperientziak jaso ahal izango dira.

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatu Teresa Laespadak azpimarratu duenez, «Gazteei entzutea ezinbestekoa da haien aukerak indartu, garapenean lagundu eta eskubideak bermatuko dizkieten politikak eraikitzeko. Instituzioa gazteengana hurbiltzeko, lotura hori indartzeko eta haien benetako beharrizanak hobeto ezagutzeko tresna bat da kontsulta. Helburua da ekarpenak erabaki publikoetan kontuan hartu ahal izatea da».

Zergatik da garrantzitsua parte hartzea? Inkestaren bidez, zuzenean jakin nahi da zein diren Bizkaiko gazteen esperientziak, kezkak eta proposamenak. Horretarako, galdera hauek egiten  ditu:

– Zure ustez, zer alderdi bultzatu behar dira gehiago gazteen bizitza hobetzeko?

– Instituzioek kontuan hartu beharko lituzketen zer arazok eragiten diote zure eguneroko bizimoduari?

– Zer ideia edo irtenbide proposatuko zenituzke Bizkaia bidezkoagoa, berdintasunezkoagoa eta gazteentzako aukera gehiago dituena eraikitzeko?

Jasotzen diren ekarpenak baliagarriak izango dira lehentasunak zehazteko, estrategiak diseinatzeko eta etorkizuneko ekintzak bideratzeko gazte-politika publikoen esparruan.

Parte hartzeko, bizkaikogazteak.eus web-orrian sartu behar da, eta «Parte hartu» atalean klikatu, non inkesta eskuragarri baitago.

Hiru faseko partaidetza-prozesua

Prozesua elkarren artean osagarriak diren hiru fasetan egituratzen da, gazteek etapa guztietan parte hartuko dutela bermatzeko:

  1. Entzute aktiboa. Erronkak, kezkak eta lehentasunak identifikatzeko iritziak biltzea inkestaren bidez.
  2. Eztabaidatzea. Detektatutako arazoak aztertzeko eta proposamen zehatzak egiteko gogoeta-guneak.
  3. Instituzioan eragitea. Ekarpenak Aldundiari helaraziko zaizkio, gazteei zuzendutako etorkizuneko politika publikoetan kontuan har ditzan.

Bizkaiko Gazteak: gazteak protagonista

Ekimen honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak beste urrats bat emango du Bizkaiko Gazteak gazteen partaidetzareko estrategiaren barruan; izan ere, estrategia horretan oinarrituta, gazteen ekarpenak jaso jaso nahi ditu, eta politika publikoak diseinatzeko orduan haien premiak kontuan hartzen direla bermatu.

Hala, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak indartu egingo ditu gazteengandik zuzenean sortutako proposamenak entzuteko, eztabaidatzeko eta erakundeei helarazteko mekanismoak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

3 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

5 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

8 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

8 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

8 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

8 horas hace