Categorías: albisteak-berriak

Bizkaiko parketxeek 20.860 bisita jaso dituzte urteko lehenengo seihilekoan, eta Gorbeia izan da bisitatuena

Armañongo, Gorbeiako eta Urkiolako parke naturaletako parketxeek 20.860 bisita jaso dituzte aurtengo lehenengo sei hiletan, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako kalkuluaren arabera. Hiru interpretazio-zentroetatik, Gorbeia izan da bisitatuena (8.062 bisitari), eta, ondoren Armañon (6.764) eta Urkiola (6.034).

Bisita gehienak (% 69,2, hots, 14.450) lanegunetan izan dira; jaiegun, zubi edo asteburuetan, berriz, 6.410 bisitari etorri dira ekipamendu horietara. Aurten ere, parketxeak lanegunetan bisitatzen dituzten gehienak hezkuntza-programetan parte hartzen duten ikasleak dira, eta pisu handia dute guztizko bisitari kopuruan.

8.873 ikaslek hartu dute parte ibilbide didaktikoetan

2025eko lehenengo sei hiletan, Bizkaiko zenbait ikastetxetako 8.873 ikaslek parte hartu dute parketxeetako langileek antolatutako ibilbide didaktikoetan. Ibilbide horiek aukera ematen dute lurraldeko parkeen balio naturalak eta kulturalak modu praktikoan eta hezigarrian ezagutzeko, eta euskara da hizkuntza nagusia.

Urkiolako parketxeak jaso du ikasle gehien (3.180), eta, ondoren, Gorbeiakoak (3.093) eta Armañongoak (2.600).

3.951 bisitari talde antolatuetan etorri dira

Ikasleez gain, parketxeek 3.951 bisitari jaso dituzte talde antolatuetan (elkarteak, talde kulturalak edo txango gidatuak). Hona hemen parketxeen arteko banaketa: Armañon (1.769), Gorbeia (1.107) eta Urkiola (1.075).

Bisita partikularrak 8.036 izan dira.

Bestalde, 8.036 bisitari banaka edo familia- edo lagun-talde txikietan etorri dira parketxeetara; Gorbeiakoak jaso du mota horretako bisita gehien (3.862), eta, ondoren, Armañongoak (2.395) eta Urkiolakoak (1.779).

Bisitarien profila

Parketxeetara etorri direnen profila ez da aldatu aurreko urteetatik hona. Armañonen eta Urkiolan, bisitari gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, batez ere Bizkaikoak. Familia, bikote edo lagunen bisitak dira; batez ere gaztelaniaz mintzatzen dira, eta 30 eta 60 urte bitartekoak izaten dira.

Gorbeian, berriz, estatuko turista gehiago daude, baina bizkaitarrak ere nagusi dira. Bikoteak dira bisitari mota ohikoenak, eta gaztelania da gehien erabiltzen den hizkuntza.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

4 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

7 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

10 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

10 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

10 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

10 horas hace