25_0548 Santurtzin gizon bat atxilotu dute etxe batean bitxiak eta beste objektu batzuk lapurtzeagatik

Santurtzin gizon bat atxilotu dute etxe batean bitxiak eta beste objektu batzuk lapurtzeagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-08-19
Ertzaintzako agenteek, Santurtziko Udaltzaingoarekin elkarlanean, 32 urteko gizon bat atxilotu dute Santurtzin bertan, etxe batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Herritarren laguntzari esker atxilotu ahal izan zuten susmagarria lapurreta egin eta ordu gutxira.
Atzo, astelehena, 15:30 aldera, pertsona bat Santurtziko Mamariga auzoko bere etxera iritsi zenean, barruan dena hankaz gora zegoela ikusi zuen, eta lapurreta egin ziotela konturatu zen, bitxiak, dirua eta argazkigintzako materiala falta baitzitzaizkion, besteak beste.
Muskizko Ertzain-etxeko agenteak bertaratu ziren gertatutakoa ikertzen hasteko, eta, herritarren laguntzari esker, Santurtziko Udaltzaingoak atzo arratsaldean bertan identifikatu ahal izan zuen susmagarria. Lapurretaren ustezko egilea zela egiaztatu ondoren, Mamariga auzoan bertan atxilotu zuten.
Polizia-eginbideak amaitzen dituztenean, atxilotua Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dute.