25_0552 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute
Servicio de prensa
2025-08-20
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek, Udalatx mendian, Arrasaten (Gipuzkoa), erorketa baten ondorioz zauritu den mendizale bat eraman du. Erreskate lanetan ari zirela, suhiltzaile batek zauriak izan ditu, eta ebakuatu egin behar izan dute.
Arratsaldeko hirurak eta hogei aldera, mendizale bat SOS Deiak 112rekin harremanetan jarri da, eta laguntza eskatu du, erorikoa izan baitu eta orkatila hautsita zuela uste baitzuen. Zauritua Udalatx mendian zegoen, Arrasaten.
Berehala mobilizatu dira Euskadiko Larrialdi Zerbitzuetako baliabideak, laguntzeko. Behe-laino trinkoa dela eta, zailtasunak izan dituzte pertsona hori aurkitzeko, eta, aurkitu ondoren, ohatila batean eraman dute Gipuzkoako suhiltzaileek. Une horretan, Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek bertatik atera du eta Ertzaintzaren Iurretako egoitzara eraman du. Handik, anbulantzia batek Galdakaoko Ospitalera eraman du zauritua.
Erreskate lanetan, suhiltzaile batek istripua izan du eta Galdakaoko Ospitalera eraman dute.