25_0554 Eskalatuz leiho batera igota Bilboko etxebizitza batean lapurretan ari zenean atxilotu dute

Eskalatuz leiho batera igota Bilboko etxebizitza batean lapurretan ari zenean atxilotu dute
Prentsa Zerbitzua
2025-08-21
Ertzaintzako agenteek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, indarra erabiliz etxebizitza batean lapurreta egitea leporatuta. Ertzainek in fraganti harrapatu dute hainbat altzaritako tiraderak husten eta nahasten ari zenean.
Bilboko Ertzain-etxeko Herritarren Babeseko patruilak Elorrieta auzoko etxebizitza batera hurbildu dira bart gauean, indarra erabiliz lapurreta egin dutela jakin ondoren. Etxeko jabea oporretatik itzuli eta atea irekitzen saiatu zenean, ezin izan zuen ireki, eta sarrailagile bati deitu zion.
Jabearen baimenarekin etxera sartzea lortu ondoren, agenteek gizon bat aurkitu zuten barruan, eta egongelako eta logela nagusiko altzarietako tiraderak kanpora aterata zituen eta dena nahastuta zuen. Polizia-patruilak ikusi zuen bainugelako pertsiana behartuta eta leihoa irekita zegoela, eta oinetako-arrastoak ere ikusi zituen leiho-barrenean, eta ustezko lapurra bertatik sartu zela pentsatu zuen.
Delituaren ebidentziaren aurrean, Ertzaintzaren baliabide batek atxilotu zuen gizona, 28 urtekoa, eskalatuz eta indarra erabiliz etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Ertzain-etxeko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua gaur jarriko dute Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.