Santurtzi: gizon baten gorpua aurkitu dute


25_0568 Santurtzi: gizon baten gorpua aurkitu dute

Santurtzi: gizon baten gorpua aurkitu dute

Prentsa Zerbitzua

2025-08-28

Gaur, osteguna, arratsaldeko ordu bata eta erdiak aldera, deia egin duen pertsona batek ohartarazi du Santurtziko portuan ur gainean zegoen gorpu bat ikusi duela. Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak bertaratu dira, eta azkar atera dute uretatik, baina mediku batek heriotza baieztatu du.

Gaur arratsaldeko ordu bata eta erdiak inguruan, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuei Santurtziko portura joateko eskatu diete, herritar batek giza gorputza zirudiena ikusi baitu uretan flotatzen.

Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak, Ertzaintza, Santurtziko Udaltzaingoa eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu dira. Suhiltzaileak uretara bota dira gizona ateratzeko, baina bertan zegoen medikuak pertsona hil dela baieztatu du.

Ertzaintzak begi-ikuskapena egin du, eta dagokion ikerketa hasi du, gertaeraren nondik norakoak argitzeko eta hildakoaren nortasuna zehazteko.

Gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute.