• Lasterketa irailaren 3an, asteazkena, jokatuko da eta Bilbon izango ditu hasiera eta amaiera
• Ertzaintza eta udaltzaingoak arduratuko dira segurtasun- eta laguntza-dispositiboaz
Irailaren 3an, asteazkena, La Vuelta 2025eko hamaikagarren etapa jokatuko da, Bilbon hasi eta amaituko dena. Lasterketak 157,4 kilometro izango ditu. San Mameseko zabaldegian izango da irteera eta Kale Nagusian helmuga.
Publizitate-karabana 12:35ean aterako da eta txirrindulariek bete beharko duten ibilbide bera egingo du. Lasterketa 13:35ean abiatuko da. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, etapa 17:20ak eta 17:41ak artean amaituko da, txirrindularien lasterketaren erritmoaren arabera.
Trafikoan eraginak
Irteera neutralizatua 13:35ean izango da Bilbotik zehar, eta Felipe Serrate kalea, Sabino Arana etorbidea, Jesusen Bihotza plaza, Euskalduna Zubia, Ballets Olaeta kalea, Eraso Jeneralaren kalea, Morgan kalea, Carmelo Bernaola tunela, BI-604, pasagunea eta BI-2704 errepideak zeharkatuko ditu. Irteera 13:51 inguruan izango da, Repsol gasolindegien parean.
Hauek dira probak zeharkatuko dituten herri nagusiak: Elexalde, Gatika, Mungia, Aresti, Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Murueta, Forua, Gernika, Arratzu, Munitibar, Urrutxua, Ajuria, Muxika, Larrabetzu, Galdakao, Lezama, Zamudio, Derio, Sondika eta Bilbo.
Trafiko-etenak 60 minutu ingurukoak izango dira eta, nolanahi ere, bandera berdedun Ertzaintzaren motozikleta igaro arte.
Honako hauek izango dira eragin nagusiak:
Baliabideak eta informazioa
Ertzaintzak 587 agente mobilizatuko ditu txirrindularitza-proba horretan. Lasterketako segurtasun- eta laguntza-dispositiboa udaltzaingoekin elkarlanean burutuko da.
La Vuelta 2025 lasterketari buruzko informazio guztia komunikabide ofizialen bidez hedatzen da. Bilboko kaleetan izango diren eraginen berri Bilboko Udalaren webgunean emango da. Gainera, herritarrek Eusko Jaurlaritzaren 011 telefono-zenbakia, 24 orduetan aktibo dagoena, erabil dezakete trafikoari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunea edota X sare sozialeko @TrafikoaEJGV kontua ere. Era berean, Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez ere emango da trafikoko eraginen eta murrizketen berri.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…