25_0578 Abanto-Zierbenako etxebizitza batean lapurreta egiteagatik eta jabeari eraso egiteagatik atxilotu dute
Prentsa Zerbitzua
2025-09-02
Atzo gauean, Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu zuen Abanto-Zierbenan, etxe batean indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak jabea jo zuen eta kutxa gotor bat lapurtu zuen.
Atzo, astelehena, gaueko hamarrak aldera, pertsona batek salatu zuen Abantoko bere etxean indarkeria erabiliz lapurreta egin ziotela. Jakin ahal izan denez, ustezko lapurra biktimaren ezagun bat da, eta etxeraino atzetik segi zion eta harekin sartu zen barrura. Sartu zirenean, hainbat kolpe eta ostikada eman zizkion, dirua emateko esanez, eta kutxa gotor bat hartu zuen. Ihes egin zuenean, biktimak larrialdietako zerbitzuetara deitu zuen, eta ustezko lapurra inguruan aurkitu eta atxilotu zuten Ertzaintzaren polizia-baliabideek.
Erasoaren ondorioz, etxebizitzaren jabeak lesioak zituen gorputzeko hainbat ataletan, eta ospitalean artatu behar izan zuten.
Zegozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarri dute.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…