Categorías: albisteak-berriak

Bizkaiko Foru Aldundiak berritu egin du lurraldeko emakume baserritarren elkarteekin duen lankidetza-hitzarmena

Bizkaiko Foru Aldundiak berritu egin du lurraldeko emakume baserritarren elkarteekin duen lankidetza-hitzarmena. Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia dira elkarte horiek. Duela urte bi hasi zen lankidetza entitate horiek eta Nekazaritza Zuzendaritza Nagusia aldian-aldian elkartzen dituzten lan-mahaien bidez gauzatzen da; xedea da Bizkaian nekazaritza-sektorean lan egiten duten emakumeen beharrak entzuteko eta diagnostiko bateratua egiteko espazio bat sortzea.

Lan-mahaiek aukera ematen dute oztopoak identifikatzeko, esperientziak partekatzeko eta proposamenak helarazteko, laguntza-tresna berriak sortzeko eta landa-inguruneko politika publikoak hobetzeko oinarri izango daitezen. Ekimen hori lagungarria izan da emakume baserritarrekin zuzeneko elkarrizketa indartzeko eta haien ikuspegia kontuan hartzeko, laguntza emateko eta batera lan egiteko bideak diseinatu direnean.

Lankidetza-prozesu horren ondorioz, Aldundiak lehendik zeuden baliabideak eta programak bildu eta sistematizatu ditu emakume baserritarrei berariaz zuzendutako laguntza-dokumentu praktiko batean. Material horretan, Aldundiak berak, Eusko Jaurlaritzak edo Nekazaritza Ministerioak sustatutako ekimen hauei buruzko informazioa hau jaso da, besteak beste: gazteak nekazaritza-sektorean sartzeko laguntzak, nekazaritzarako lurra eskuratzeko aukerak, ekintzaileentzako egonaldi praktikoak, nekazaritzako test-guneak, inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako aseguruak, titulartasun partekatua.

Horrez gainera, dokumentuak Emakume Nekazarien Estatutuari, landa-garapenerako LEADER programaren barruko laguntzei eta landa-ekintzailetzari laguntzeko baliabideei (GEROA, KABIA eta «Ostegun ekintzaileak») buruzko informazioa ematen du.

Bizkaiko Foru Aldundiak sektoreko elkarteekin partekatutako lan-ildo hori indartzen jarraituko du, bere politikak egokitzen jarraitzeko lurraldeko emakume baserritarrek dituzten errealitate eta erronken aniztasuna aintzat hartuta.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0329 Beasainen bi pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…

12 horas hace

26_0328 Cuatro detenidos por detención ilegal y lesiones en Donostia / San Sebastián

Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…

12 horas hace

El programa Emantzipa 2026 amplía su alcance a los jóvenes de entre 23 y 29 años

El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…

15 horas hace

El IPC recorta su tasa interanual pese al encarecimiento de los carburantes

El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…

15 horas hace

Denuncian una «salvaje agresión» a un taxista de Irun durante su jornada laboral

La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…

15 horas hace

Sánchez intenta rebajar la tensión con los jeltzales: «Quiero buena compañía, como la del PNV»

El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…

15 horas hace