Categorías: albisteak-berriak

Euskadik interesa handia piztu du Las Vegasko Virtuoso azokan eta AEBko luxu-merkatuan duen erakargarritasuna sendotu du

Euskadik, Euskadi Basque Country Confidential markaren bidez, abuztuaren 9tik 15era bitartean parte hartu du Las Vegasko Virtuoso Travel Week-en, Ipar Amerikako luxuzko bidaietako segmentuko topagunerik garrantzitsuenean, eta bertan 6.000 bidaia-agentzia eta nazioarteko hornitzaile turistiko baino gehiago bildu dira.

Euskal ordezkaritzak ekitaldiaren programa ofizialean parte hartu du —networking saioak, lantegiak eta bilerak barne— Bellagio eta Aria hoteletan ospatutako jardunaldian, eta aurrez aurreko topaketak izan ditu turismo esklusiboan espezializatutako ehun bidaia-agentzia baino gehiagorekin.

Egin diren topaketetan nabaria izan da Espainiako helmuga berrien bila dabiltzan agentzien interesa, eta horren baitan Euskadik erakargarritasun berezia du bere benetakotasunagatik, gastronomia eta kultura eskaintza entzutetsuagatik, eta hiria-kosta-barnealde eskaintza bakarragatik. Donostia/San Sebastián da oraindik ere helmugarik desiratuena merkatu honetan; ondoren datoz Bilbo, Guggenheim efektuagatik, eta Arabako Errioxa, bere enoturismo eta boutique hoteleriagatik. Bilbo–New York aire-konexio berriak, behin-behinekoa izan arren, oso harrera ona izan du bidaia-agentzien artean.

Balantzea oso positiboa izan da, bai lortutako ikusgarritasunaren eta posizionamenduaren aldetik, bai harreman kualifikatu berrien sorrera ikusita, are gehiago AEBko merkatua goranzko bidean den une honetan. Izan ere, 2025eko lehen lau hilabeteetan Euskadik 33.303 turista estatubatuar jaso ditu (%+6,6) eta 74.321 gaualdi erregistratu dira, inoizko kopururik handiena (%+11,7).

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0329 Beasainen bi pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…

13 horas hace

26_0328 Cuatro detenidos por detención ilegal y lesiones en Donostia / San Sebastián

Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…

13 horas hace

El programa Emantzipa 2026 amplía su alcance a los jóvenes de entre 23 y 29 años

El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…

16 horas hace

El IPC recorta su tasa interanual pese al encarecimiento de los carburantes

El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…

16 horas hace

Denuncian una «salvaje agresión» a un taxista de Irun durante su jornada laboral

La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…

16 horas hace

Sánchez intenta rebajar la tensión con los jeltzales: «Quiero buena compañía, como la del PNV»

El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…

16 horas hace