Donostian motozikleta bati su eman eta establezimendu batean eta etxebizitza bateko balkoian kalteak egiteagatik atxilotu dute


25_0586 Donostian motozikleta bati su eman eta establezimendu batean eta etxebizitza bateko balkoian kalteak egiteagatik atxilotu dute

Donostian motozikleta bati su eman eta establezimendu batean eta etxebizitza bateko balkoian kalteak egiteagatik atxilotu dute

Servicio de prensa

2025-09-04

Gaur goizaldean, Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu du Gipuzkoako hiriburuan, ostalaritza-establezimendu batean eta etxebizitza batean kalte handiak eragiteagatik motozikleta bati su eman ondoren.

Goizaldeko ordu bata eta laurden aldera, Ertzaintzak jakin du Donostiako Amara auzoan motozikleta bat sutan zegoela. Bertaratu diren polizia-baliabideek une horretan erabilgarri zeuden baliabideak erabili dituzte, baina, sugarrak kontrolatzerik izan ez dutenez, suhiltzaileen laguntza eskatu behar izan dute premiaz, sugarrak inguruko eraikin batera iristen ari baitziren. Suak kalteak eragin ditu ostalaritza-establezimendu batean eta etxebizitza bateko balkoian.

 

Ustezko egileari buruz bildutako informazioan oinarrituta, susmagarri bat aurkitu dute inguruan. Gazteak erredurak zituen esku batean, eta gorputz-miaketa egin diotenean, bi metxero, mailu bat eta tenaza batzuk aurkitu dizkiote bere gauzen artean. Gainera,  berez egiaztatu die agenteei motozikletaren sutean inplikatuta zegoela.

Ebidentzia horien aurrean, 22 urteko gaztea kalte-delitua leporatuta atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dute, eta dagokion ikerketa-kudeaketak amaitzean jarriko dute epailearen eskuetan.