Categorías: albisteak-berriak

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

  • Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du.
  • Mikel Jauregi sailburuak nabarmendu duenez, “industria gehiago eta hobearen alde egiten dugunean, Satlantis bezalako enpresei buruz ari gara; modu iraunkorrean inbertitzen du berrikuntzan, % 100 made in Euskadi teknologia garatuta mundu osoan aplikatzen du, euskal industriaren etorkizuneko sektorean”.

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du gaur goizean, Euskadiko Parke Teknologikoaren Leioako Campusean. Enpresako honako ordezkari hauek egin diote harrera: Juan Tomás Hernani, CEO; Javier Ojanguren, production and delivery director; eta Aitor Conde, CTO (teknologiako arduraduna). Bisitan parte hartu dute ere Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordeak, Jaione Ganzarain Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak, Arrate Aranbarri Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketako zuzendari nagusiak, Iñigo Arana Kabineteko zuzendariak eta Zigor Urkiaga Proiektu Estrategikoen aholkulariak.

Bisita honen bidez, Industria Saileko lantaldeak Satlantisek bere lantegian garatzen dituen prozesu guztiak bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu. Enpresa hau liderra da Lurra behatzeko eta Unibertsoa esploratzeko satelite txikietan. Soluzio pertsonalizagarriek hainbat sektoretako erronkei erantzuten diete, honako hauetan: ingurumena, segurtasuna, azpiegiturak, energia, besteak beste. Orain arte lau satelite jarri ditu orbitan. Azkenekoa, ‘Garai’ izenekoa, urte hasieran abiatu zen Kaliforniatik.

Enpresaren kapitalaren % 6,45eko partaidetza du Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietatearen bitartez, eta Satlantisek SPRIren laguntza estrategikoa ere badu, Hazitek programaren bitartez. Hazten ari den enpresa da. 2024an, 17 milioitik 26 milioira hazi zen fakturazioa; % 48 hazi da. Ekitaldi honetan bertan 48 milioi lortzea aurreikusten du, eta, beraz, bi urtean hirukoiztu egingo luke tamaina: 15 milioi euroko EBITDA izango luke, eta 205 gazteko taldea, gehienak ingeniaritzan trebatuak. Gaur egun, bereizmen handiko 17 kamera eta 5 satelite ditu, eta fabrika berri baterako proiektua du: Satlantis Factory.

Bisitaren ostean, Mikel Jauregi sailburuak nabarmendu duenez, “industria gehiago eta hobearen alde egiten dugunean, Satlantis bezalako enpresei buruz ari gara; modu iraunkorrean inbertitzen du berrikuntzan, % 100 made in Euskadi teknologia garatuta mundu osoan aplikatzen du, euskal industriaren etorkizuneko sektorean. Euskal sektore aeroespazialeko enpresen garapen berritzaileak, hala nola Satlantisenak, beste sektore batzuetan eragin positiboa duten aurrerapen zientifiko handiak sustatzea esan nahi du, sektoreko enpresa askorengan trakzio-efektua sortzen du, eta balio industrialeko kate sendo bat eratzen laguntzen du, mekanika, software eta materialen arloetan, besteak beste”.

Eusko Jaurlaritzaren eta enpresaren arteko harremana 11 urte baino gehiagokoa da, eta, beraz, konpainiaren hazkundeari lagundu dio lotura horrek. Eta etorkizunerako aukerak baikorrak dira: “Urdanetaren esperientzia, 2022az geroztik hegaldian dagoena, beste satelite batzuekin osatuko da, hala nola Horacio edo Garai ereduekin, edo etorkizuneko Elkano belaunaldiarekin”, jakinarazi du Juan Tomás Hernanik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

5 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

8 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

8 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

8 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

8 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

8 horas hace