25_0584 Zazpi atxilotu eta ikertu bat Errenterian borroka batean parte hartzeagatik
Servicio de prensa
2025-09-04
Atzo arratsaldean, Ertzaintzak 24 urtetik 42 urtera bitarteko zazpi gizon atxilotu zituen, Errenteriako (Gipuzkoa) janari-denda batean liskar iskanbilatsu batean parte hartzeagatik. Borrokan aritu zirenek saltokiko objektuekin eta arma zuriekin eraso egin zieten elkarri.
Borroka Errenteriako erdialdeko merkataritza-establezimendu batean izan zen atzo arratsaldeko bostak baino lehentxeago. Borrokan parte hartu zuten zazpi gizonek arma zuriak eta saltokiko bertako objektuak, hala nola erosketa-saskiak edo janariak, erabili zituzten elkarri eraso egiteko.
Lekuan bertan inplikatuei eta eragindako kalteei buruz jasotako informazioan oinarrituta, bertaratu ziren ertzainek zazpi inplikatuak atxilotu zituzten liskar iskanbilatsuan parte hartzea eta lesioak eta kalteak eragitea leporatuta. Agenteek aizto bat, labana bat, bihurkin bat eta debekatutako defentsa-esprai bat konfiskatu zizkieten.
Liskarraren ondorioz, atxilotuetako batek eta establezimenduaren arduradunak mediku-arreta behar izan zuten.
Atxilotuek polizia-egoitzan jarraitzen dute eginbideak amaitu eta agintari judizialaren eskuetan noiz jarriko zain.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…