Untzillaitx mendian erorikoa izan duen eskalatzaile bat erreskatatu dute


25_0591 Untzillaitx mendian erorikoa izan duen eskalatzaile bat erreskatatu dute

Untzillaitx mendian erorikoa izan duen eskalatzaile bat erreskatatu dute

Prentsa Zerbitzua

2025-09-06

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek 30 urteko gizon bat erreskatatu dute gaur goizean Untzillaitz mendian kirol-jarduera bat egiten ari zela erori ostean.

Gaur goizeko hamarrak aldera, pertsona bat MaƱarian dagoen Untzillaitz mendiaren hegoaldeko aurpegian eskalatzen ari zela erori dela ohartarazi diete Larrialdi Zerbitzuei. Antza denez, eskalatzailea 8 metroko altueratik erori da eta hainbat lesio zituen.

Zaintza eta Erreskate Unitateko ertzainak ez ezik, Iurretako suhiltzaileak eta Osakidetzako anbulantzia bat ere bertaratu dira zaurituari laguntzeko. Bertara lurrez iristeko zailtasunak zirela eta, Ertzaintzaren helikopteroan eraman behar izan dute biktima Iurretako polizia-basera, anbulantzia zain baitzuen zauritua Gurutzetako ospitalera eramateko.